Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, datorren irailaren 22an mahai-ingurua antolatu du Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Bezperatik erakusketa bisitatzeko aukera ere izango da. 2017-09-12 19:15:07[...]

Euskal Herriko gatazkaren testuinguruan, sufrimendu handia eragin duten mota askotako indarkeriak pairatu behar izan ditugu, eta pertsona asko hil dira konfrontazio armatuaren ondorioz, pertsona gehiegi. Zorionez, indarkeria mota batzuk sortarazitako biktimak aitortuak izan badira ere, Estatuaren aparatuek erabilitako biolentziaren biktimak, orain 5 urtera arte existitu ere ez ziren egiten. Azken urteotan zenbait euskal instituziok errekonozimenduaren norabidean urratsak eman badituzte ere, biktima guzti-guztiak aitortuak izateko eta gertatutako guztiaren egia jakiteko bidea luzea da oraindik.

Egun oraindik Estatuko aparatuek eragindako heriotza hauetariko asko itzalez eta argitu gabeko galderez inguratuta daude. Kasu batzuei buruz abian jarri izan diren ikerketa bakanek ibilbide judizial laburra eta gorabeheratsua izan dute, ezinezkoa suertatu delarik benetan gertatutakoa ezagutzea (kasu batzuetan, froga perizialak ere desagertzeraino). Giza eskubideei dagokien nazioarteko legediak ez du inolako bereizketarik egiten urraketak pairatu dituzten pertsonen artean. Berdinak dira, jasandako indarkeriaren jatorria edozein dela ere eta egia jakiteko eskubidea dute.

Egiari Zor Fundaziotik bertsio ofizialen kutxa ilun hau zabaltzera behartzeko lanean dihardugu. Hori dela eta, Igorreko Udalarekin elkarlanean “Egia: itzaletik argira” ekimena antolatu dugu irailaren 22rako; egia ezagutzeko eta ezagutzera emateko; Gaizka eta Josemiren heriotzak nola gertatu ziren jakitera ematen saiatzeko.

Egiari Zor Fundazioa