Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Egun Egiari Zor Fundazioaren lan nagusia biktima guztientzako aitortza eta erreparazio maila bera ziurtatuko duen marko legal berri baten erdiestea da. Zentzu horretan, garrantzia berezia hartzen dute “trantsizioa” deitua izan den garai horretan jazotako giza eskuibideen urraketa kasuek. Garai honetan pairatutako errepresioa, sistema diktatorial frankistari jarraipena ematea soilik bilatzen zuena, izugarria izan zen, bereziki Euskal Herrian, baina baita Estatu Espainiarreko gainontzeko herrietan ere. 2017-09-25 14:16:27[...]

Horren adibide da Manuel José García Caparrósen kasua, Malagan 1977. urtean Poliziak erahildako gazte sindikalista, Andaluziaren autonomiaren aldeko martxa batean parte hartzen ari zela. Carambolo SCA produktorak kasu honen inguruko dokumentala prestatu du, eta Egiari Zor Fundaziotik gertakari hauek Euskal Herrian ezagutzera ere emateko gure laguntza eskaini nahi izan dugu.

Proiekzioa urriaren 4ean izango da, arratsaldeko 18.30etatik aurrera, La Bolsa-Ibaiondo Gizarte Etxean. Aurkezle lanetan, Loli, Puri eta Paqui García Caparrós izango dira, erahildako gaztearen arrebak, eta ostean, “Martxoak 3 Elkarteko” Andoni Txaskorekin batera, mahai-inguru batean hartuko dute parte. Egiari Zorren elkarlanari esker gainera, dokumentala euskaraz azpititulatuta ikusteko aukera ere izango da.

Egiari Zor Fundazioa