Bertan aditzera eman dugu ezin dugula babestu Estatuaren biktimon errealitatea alde batera uzten duen unitate didaktiko bat, eta ez garela edukietan ordezkatuta sentitzen, Estatuak praktikara eramandako biolentziaren inzidentzia errealaz argi hitz egitea saihesten duelako. Hori dela eta, Jaurlaritzari eskatu diogu dokumentua berehala erretiratzeko eta unitate didaktiko berri baten erredakzioari ekiteko, horrela bermatzeko ezagutzera ematea zein izan diren euskal gatazkaren baitan existitu diren biolentzia guztiak. [...]

Egiari Zor Fundazioak, Igorreko Udalarekin elkarlanean, 2017ko irailaren 22an mahai-ingurua antolatu zuen Igorreko Kultur Etxean, 1997an Bilbon hil zituzten Gaizka Gaztelumendi eta Jose Migel Bustinzaren heriotzen inguruan jarduteko. Fundazioak bertsio ofizialen kutxa iluna zabaltzeko lan egiten du. 2017-10-16 17:52:38[...]

Jarraian mahai-inguruan Maiana Bustinzak (Jose Miguel Bustinzaren alaba), Mariasun Bordek (Gaizka Gaztelumendiren lehengusua) eta Jone Goirizelaia abokatuak emandako testigantzen bideoak topa ditzakezue. Egia osoa jakiteko garaia da.

Maiana Bustinzaren testigantza

Mariasun Borderen testigantza

Jone Goirizelaiaren testigantza

Egiari Zor Fundazioa