Jon Anza: 10 urtez egiaren bila. Mahai ingurua Ziburun maiatzaren 2an

Estatuek eta beren segurtasun indarrek eragindako heriotza asko daude oraindik itzalpean, argitu gabe, zalantzaz beteta. Jon Anzarena da horietariko kasu bat. Agerikoak dira, oraindik, 10 urteren ostean, kasuaren zalantzak.
Gehiago irakurri

Aitortzarik ez duten Estatuaren biktimek bizi duten diskriminazioarekin bukatzeko garaia dela aldarrikatu dugu Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean

Horretarako, hitza eman diegu sekula aitortzarik jaso ez duten bost biktimari. Bilbon aurkeztu dugun bideo batean bildu ditugu hausnarketa guztiak.
Gehiago irakurri

Mahai-ingurua Zizurkilen: Jose Luis Geresta: 20 urtez egiaren bila

Jose Luis Gerestaren heriotza ilunak 20 urteren ostean argitu gabe jarraitzen du. Egia, itzaletik argira ateratzeko garaia da.
Gehiago irakurri

Topaketa Estatuaren biolentziak jasandako biktimen ordezkaritza eta Foro Sozialaren artean

Estatuaren biolentzia anitzak jasan ditugun biktimen ordezkaritza zabala Foro Sozial Iraunkorrean parte hartzen duten eragileekin elkartu da gaur goizean Donostian.
Gehiago irakurri

Martxoak 11: ez dugu parte hartuko konfrontazioa eta xextra politikoa helburu dituen ekitaldian

Martxoaren 11, Europa mailako Terrorismoaren Biktimen Eguna da. Eusko Jaurlaritzak, beste urte batez, “Fue injusto-Bidegabea izan zen” lelopean egingo du ekitaldia, eta elkartasun eta bizikidetza espiral bat osatuko du, Donostiako Alderdi Ederren.
Gehiago irakurri

Tortura: aitortzarik gabeko milaka biktima

Joxe Arregik esan zuen egun horren ezaguna zaigun “oso latza izan da” hura, 1981. urteko otsailaren 13an, jasandako tortura bortitzek eragindako zaurien ondorioz hil baino ordu batzuk lehenago. Orduaz geroztik da egun hau Euskal Herriko torturaren aurkako eguna. Gaurkoan oroitzen ditugu infernu hura jasan zuten pertsonak, Estatuak modu latzenean euren eskubideak jazartu zizkien gizon-emakume guztiak
Gehiago irakurri

Egiari Zor Fundazioak bat egin du “Epaiketa Martin Villari” ekimenarekin

Ekimen honen helburua da eragile ezberdinen arteko sare bat osatzea, salatzeko trantsizio garaian erregimen frankista kosta ala kosta erreformatzeko baliatu zen errepresio bortitza, honen arduradun nagusietariko bat ardatz hartuta (Rodolfo Martin Villa); eta, horrez gain, exigitzea krimen horiengatik erantzunkizunak norbere gain hartzea oraindik ere beharrezkoa dela.
Gehiago irakurri