Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Martxoaren 24a, biktimen duintasunari eta giza eskubideen urraketa larriei lotutako Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Zita benetan garrantzitsua, beraz, euskal gizarte osoarentzat, nola ez, baina, bereziki, Estatuaren biolentzia pairatutako biktimentzat. Finean, egia baita oinarri biktima guztien justiziarako eskubidea gauzatzeko eta erreparazio integralerako. 2018-03-21 14:10:43[...]

Zentzu horretan, martxoaren 24 honetan, Egiari Zor Fundaziotik egia justiziarako mekanismo gisara aldarrikatu nahi dugu. Horretarako, “Egia: justiziarako mekanismoa” bideoa prestatu dugu.

Bertan, Estatuak praktikara eramandako biolentziaren biktimen arteko elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat sortu nahi izan dugu, egia nola ulertzen duten jakiteko; justizia Euskal Herriko bake prozesuaren logikan zer ote den eztabaidatzeko; edota, egundo, ofizialki aitortu gabe dauden ehundaka kasuei nola aurre egin hausnartzeko.

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duten biktimei:

    • Idoia Muruaga.
    • Ibon Garate.
    • Olatz Etxabe.
    • Martxelo Otamendi.
    • Ane Muguruza.
    • Axun Lasa.
    • Nagore Otegi.
    • Ane Ayestaran.
    • Eneko Etxeberria.
    • Izaskun Iantzi.

Aurkezpena martxoaren 24an, goizeko 11.00etatik aurrera, Bilboko La Bolsa-Ibaiondon izango da (“Ganbara” aretoa). Nahi duen oro gurekin bat egitera gonbidatuta dago.

Egiari Zor Fundazioa