Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Torturaren Aurkako Taldeak antolatuta, barikuan (hilaren 14a) Torturarekin Biziz hitzaldia emango dute Olatz Barrenetxea psikologoak eta Tasio Erkiziak. (Hitza) 2014-02-13 12:14:47[...]

Hain zuzen, Gernika-Lumoko kultur etxeko erakusketa gelan emango dituzte azalpenak 19:30etik aurrera. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “torturek norbanakoen bizimoduan daukaten eragina aztertuko dute”. Izan ere, kartzeletako ziegetatik kanpora ere, torturen eragina pairatzen jarraitzen dute torturatuek.

Gaiagaz lotuta ere, Rosi Aranak torturari buruzko erakusketa bat jarri du, kultur etxean bertan. Aranak dioenez, «jende askok uste du torturak kartzelako ziegan geratzen direla». Baina ez da horrela gertatzen. «30 urte pasata ere, egunerokotasunean eragiten jarraitzen dute torturek». Gernikarraren berbetan, gauzarik txiki eta arruntenak ere mingarri bihurtu daitezke zenbaitetan. Hala, tratu txarrak jasan dituzten pertsonak hil arte ari dira torturaren eragina pairatzen.

Arana errealtate hori ikustarazten ahalegindu da, eta, horretarako margolanak erabili ditu. Hain zuzen, 11 margolan jarri ditu ikusgai preso ohiak. Horietako bakoitza testu labur bategaz osatuta dago. Testu horietan, torturatu dituzten euskal herritarren zenbait testigantza batu ditu bertokoak.

Egiari Zor Fundazioa