Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Zientifikoki frogatuta dago tortura praktika sistematikoa izan dela Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren komisaldegietan. Estadistiken atzean ezkutuan dauden egia horiek guztiak aitortzeko garaia da. 2018-05-28 20:21:27[...]

Euskal Herriko Kriminologia Institutuak, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Eusko Jaurlaritzak EAEko torturaren gaineko txostena landu eta aurkeztu zuten orain hilabete gutxi. Beldurgarria da bertatik ondorioztatzen den erradiografia: 4.113 tortura kasu gutxienez, 3.415 pertsonari. Krimen inpune eta sistematiko baten testigantza argia da, bost hamarkadetan zehar Polizia Nazionala, Guardia Zibila eta Ertzaintzaren polizia etxeetan gertatu dena.

Egiari Zor Fundaziotik aldarrikatzen dugu gertatutakoa ezagutzea berme onena dela jasandako mina ez errepikatzeko. Egia ezagutzea beharrezkoa da, izugarria bada ere. Hori dela eta, txostenak jasotzen dituen datu eta estadistiketatik haratago, horien atzean ezkutuan egon diren pertsonak ezagutu eta entzutea beharrezkoa dela uste dugu.

Horretarako, mahai ingurua antolatu dugu ekainaren 7an, arratsaldeko 18.30etatik aurrera, Koldo Mitxelena Kulturuneko hitzaldi aretoan. Bertan, torturaren biktima izan diren 4 emakume elkartuko ditugu, txostenak argitara ateratako egia horrek haientzat zer suposatzen duen galdegiteko eta aitortzaren bidean aurrerantzean zein pauso ematea beharrezkoa den hausnartzeko.

Parte hartzaileak:

Idoia Zabalza
Urtza Alkorta
Elena Beloki
Amaia Andrieu

Moderatzailea: Samara Velte

Osteguna, ekainak 7, 19.00
Koldo Mitxelena Kulturunea
Donostia

Egiari Zor Fundazioa