Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Nazioarteko zuzenbidean oinarrituta, giza eskubideen urraketa berberak jasan dituzten biktimen artean ezin da inolako diskriminaziorik edo bereziketarik egin. Tamalez, ordea, Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen errealitatea, legez dagokien horretatik oso urrun dago. 2018-09-03 15:19:23[...]

Hori salatzeko, eta behingoz biktima guztiak, salbuespenik gabe, ofizialki aitortzeko garaia dela aldarrikatzeko, Egiari Zor Fundazioak #garaiada ekimena abian jarri du.

Horren bidez, gizarteratu nahi du Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen aitortza maila zein den; egia ezagutzeko biktima horiek dituzten oztopoak zein diren; etab. Horrez gain, biktimen aitortza integrala euskal jendarte osoaren ardura dela ere aditzera eman nahi da.

Egiari Zor Fundazioa