Webgunearen titulartasuna

Informazioaren Gizarteko eta Komertzio Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten da http://www.egiarizor.eus Interneteko domeinua Egiari Zor Fundazioaren titulartasunekoa dela (egoitza soziala: Braulio Iriarte kalea 2 A, 31700 Elizondo, Nafarroa). Harremanetan jartzeko: 944 045 363 telefonoa edo info@egiarizor.eus helbide elektronikoa.

Egiari Zor Fundazioa Nafarroako Fundazioen Erregistroan inskribatuta dago, 317 zenbakiarekin eta G71187991 IFKrekin, eta bere helburu soziala da lana egitea euskal  gatazkari dagokion egia osoa argitzeko.

Legeria

Oro har, EGIARI ZOR FUNDAZIOA (aurrerantzean, EGIARI ZOR) eta webgune honetan dauden zerbitzu telematikoak erabiltzen dituztenen arteko harremanak, Espainiako legeri eta eskumenpean daude.

Alderdiak berariaz Espainiako Epaitegi eta Auzitegien eskumenaren menpe daude honako kontratu baldintzen interpretazioan edo gauzatzean sor daitekeen edozein gorabehera konpontzeko.

Edukia era erabilera

Erabiltzaileak badaki, eta onartzen du, webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inola ere, EGIARI ZORrekin merkataritza harreman bat hastea. Erakundeak bere du eskubidea aurretiazko oharrik gabe bere webgunean egoki irizten dizkion aldaketak egiteko, eta beraz, webgunearen bitartez ematen diren eduki nahiz zerbitzuak, edo hauek zerbitzarietan aurkeztuta edo ostatatuta dauden moduak ezabatzeko edo eransteko.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodearen egile-eskubideak EGIARI ZORrenak dira, baina partekatu daitezke Creative Commons: Aitortu-Partekatu lizentziaren bitartez (CC-by-sa). Beraz, erreproduzitu, banatu, jendaurrean komunikatu, eraldatu daiteke, beti ere iturria aipatuz eta egiletza aitortuz, eta baldintza horien pean partekatzeko. Webgunean agertzen den edozein edukiaren izen komertzialak, markak eta zeinu bereizgarriak beraien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Loturak (linkak)

Webgune honetan agertzen diren loturak (linkak) soilik informazio xedetarako eskaintzen dira, eta ez dira ez iradokizunak, ez gonbidapenak, ez gomendioak beraietara joateko.

Datuen konfideltzialtasuna eta babesa

Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin bat, EGIARI ZORrek ohartematen dio erabiltzaileari datu pertsonalen fitxategi automatizatu bat dagoela EGIARI ZORrek sortua eta berak erabiltzeko, bere ardurapekoa, xede dituena erabiltzailearekin harremana mantentzea eta informazioa banatzea. Baldintza orokor hauek onartzerakoan EGIARI ZORrek erabiltzailearen datu batzuk bildu behar ditu zerbitzua emateko ezinbestekoak direnak.

Fitxategien erregistroa eta formularioak

Erregistratzeko formularioa betetzea ezinbestekoa da webgune honek ematen dituen zenbait zerbitzutara sarbidea izateko. Eskatzen diren datu pertsonalak ez badira ematen edo datuak babesteko politika hau ez bada onartzen, ezin da harpidetu, erregistratu edo datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan parte hartu. Abenduaren 13ko Datu Pertsonalen Babeserako Lege Organokoaren 15/1999 xedatutakoarekin bat, adierazten dizugu erabiltzaile moduan erregistratzetik jasotako datu pertsonalak EGIARI ZOR FUNDAZIOA (Erronda kalea 16, 1. esk, 48005 Bilbo, Bizkaia IFZ: G71187991) jabe duen fitxategi batean biltegiratuko direla, legez eskatzen diren segurtasun neurriak aplikatuta.

Datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da ematen dituen datuen zehaztasunen eta egiazkotasunaren arduradun bakarra, EGIARI ZOR horretatik etor daitekeen edozein erantzukizunetatik libre dago. Erabiltzaileek emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasunak bermatzen dituzte eta datu horiengandik eratorri ahal den erantzukizuna bere egiten dute, kasu guztietan, eta behar bezala gaurkotuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

Erabiltzaileak onartu egiten du erregistro edo harpidetza formularioan informazio osoa eta zuzena ematea. EGIARI ZORrek ez du bere gain hartzen berak egin ez dituen informazioen edo beste iturri bat jatorri duten egiazkotasunaz, beraz ez du ardurarik hartzen informazio horren erabileratik etor daitekeen edozein kalteen gainean. EGIARI ZORrek beretzat gordetzen du bere webguneetan jasota dagoen informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, eta ahal du informaziorako sarbidea mugatu edo eragotzi. EGIARI ZORrek ez du erantzukizunik EGIARI ZORretik kanpoko iturriek emandako informazioaren ondorioz erator daitezkeen oker, akats edo ez egitetatik eragin daitezkeen kalte edo galerengatik.

Cookieak

Web orri honek cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu. Zure erabiltzaile esperientzia (nabigazioa eta hobespenak) optimizatzeko eta analisi lanetarako dira. Nabigatzen jarraituz gero, onartu egiten duzu gure cookie politika.

Xedeak

egiarizor.eus-en xedea da erabiltzailearekin harremana mantentzea eta informazio lanak egitea.

Adingabeak

Gure zerbitzuetako batzuk berariaz adingabeei zuzenduak balira, EGIARI ZORrek guraso edo tutoreen baimena eskatuko du datu pertsonalak jasotzeko edo datuen tratamendu automatizatua egiteko. Adingabea 13 urtetik gorakoa balitz, adingabearen eta guraso edo tutoreen baimena behar izango da.

Besteri datuak ematea

EGIARI ZORrek ez dizkio datuak hirugarren bati utziko. Datuak uztea beharrezkoa balitz, EGIARI ZORrek interesatuari bere datuak uzteko berariazko baimena eskatuko lioke.

Datuak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea nola gauzatu

Datu pertsonalak ikusteko, zuzentzeko, mugatzeko, ezabatzeko, ezeztatzeko eta aurkatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskaerak bidali ahal dituzue EGIARI ZORren helbide elektroniko honetara: info@egiarizor.eus edo posta arruntez (Erronda kalea 16, 1. esk. 48005 Bilbo), erreferentzia moduan LOPD jarriz. Eskubide horiek gauzatu ahal izateko, eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioan ezarritakoaren arabera, beharrezkoa da zuk zure nortasuna egiaztatzea zure NANren edo Zuzenbidean onartua den beste agiri baten kopia bidal diezaiozula EGIARI ZORri. Edonola ere, zure erregistroko datuen aldaketa edo zuzenketa gunean bertan egin ahal izango da.

Halaber, adierazten zaizu Datuen Babeserako Espainiako Agentzian (AEPD) erreklamazioa jar dezakezula EGIARI ZORrek zuk eskaera egin eta hilabeteko epean erantzunik eman ez badizu. Kasu horretan zure erreklamazioa Datuen Babeserako Espainiako Agentziari bidali ahal diozu, Jorge Juan kalea 6, 28001 Madril

Segurtasun neurriak

EGIARI ZORrek legez eskatzen diren datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak hartu ditu, eta ahaleginak egiten ditu bere esku dauden gainerako neurri eta baliabide teknikoak jartzeko. ez dadin gertatu emandako datu pertsonalak galdu daitezela, oker erabili daitezela, alda daitezela, baimenik gabe erabil daitezela edo lapurtu daitezela.

EGIARI ZORrekk ez du erantzukizunik: sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboan gerta litezkeen interferentzietatik, ez egiteetatik, etetetatik, birus informatikoetatik, telefono matxuretatik edo deskonexioetatik sor daitezkeen kalte eta galerena; telefono lineetako akatsek edo gainkargek edo Datuak Prozesatzeko Zentruetako gainkargek sistema elektroniko honetan, internet sisteman nahiz bestelako sistema elektronikoetan sortutako atzerapen edo blokeoena; hirugarrenek EGIARI ZORren kontroletik kanpo sor dezaketen bidegabeko sarrerek sor dezaketen kalteena. Edonola ere erabiltzailea jabe izan behar da interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.

Onarpena eta baimena

Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalen baldintzen gaineko informazioa eman zaiola, eta onarpena eta baimena ematen dituela EGIARI ZORrek datu pertsonalen tratamendu automatizatua egin dezan Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan aipatutako xedeetarako. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk datu pertsonalen babesean berariazko aurreikuspenak jasota dauzkaten baldintza partikularrak izan ditzakete.