Estatu Terrorismoa 40 urtez: Enrique Gómez Álvarez "Kortaren” erailketaren urteurrenean lore eskaintza egingo dugu Gasteizen

Ekainaren 25ean 40 urte beteko dira Batallón Vasco Españolek Enrique Gómez Álvarez “Korta” Baionan erail zuela.

Gerra Zikina hasi zenetik 40 urte luze pasa dira dagoeneko. Hori, funtsean, talde eta sigla ezberdinek praktikara eraman bazuten ere, sustatzailea eta ideologoa bat eta bakarra izan zen: Estatua.

40 urte luzez inpunitatea izan da nagusi; giza eskubideen urraketa larriak ukatuak izan dira; egia arbuiatu da.

Egiari Zor Fundazioak lan egiten du biktima horiek ahanzturan galdu ez daitezen, dagokien aitortza eta erreparazioa izan dezaten, horrela bermatzeko ez dela berriro antzekorik errepikatuko etorkizunean.

Hori dela eta, ekainaren 25ean, Gasteizko El Salvador hilerrian, Enrique Gómez Álvarez “Kortaren” hilobiaren alboan, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, beste behin aldarrikatuko dugu euskal jendarteak gatazkan gertatutako guztiaren egia jakiteko eskubidea duela, lore eskaintza baten bidez.