Oraingoz, ez da egin ikerketa zehatzik jakiteko zenbat izan diren, orokorrean, frantziar eta espainiar Estatuen indarkeriaren eraginez zaurituriko biktimak. Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 1960 eta 2013 urteen artean, 746 dira segurtasun indarrek zauritutako pertsonak, eta 426 talde parapolizialek edo eskuin-muturrekoek zauritutakoak.
Hala ere, errealitatea hori baino askoz zabalagoa da. Adibide gisara, 1976. urteko martxoaren 3ko Gasteizko sarraskian bakarrik, 15 minututan, 60 zauritu larri izan ziren (horietatik 44, bala-zauriekin).
EAEko 107/2012 Dekretuak 1960 eta 1978 urteen artean zauritutako 66 pertsona aitortzen ditu, su-armen bidez (55 kasu), eta gomazko balen ondorioz. Bistan denez, lan honek errealitatearen zati txiki bat soilik jasotzen du.