Estatu Espainolak eta Frantsesak 366 hildako biktima eragin dituzte:

1. Estatuko agenteek eragindako heriotzak: 219

2. Guda zikinak eragindako heriotzak: 79

  • GAL sigla erabilik eraildakoak: 29
  • Beste sigla batzuk erabiliz eraildakoak (BVE, Triple A, GAE...): 38.
  • Erreibindikatu gabeko erailketak: 8
  • Behartutako desagertzeak: 4

3. Salbuespenezko neurri politikoen aplikazioak eragindako heriotzak: 64

  • Dispertsioak eragindako heriotzak: 16.
  • Salbuespenezko espetxe politikak eragindako heriotzak: 35
  • Deportazioak eragindako heriotzak: 9
  • Bere buruaz beste egitera behartuak: 4

4. Eskuin muturreko "inkontrolatuek" erailkdakoak: 4

Gainera, kontutan hartu behar da gutxienez beste 115 pertsona inguruk ere bizitza galdu dutela gatazka politikoarekin zuzenean harremanatutako gertakarietan (enfrentamenduak, istripuak…).

Nazioarteko legediaren arabera, azken horiek jasandako sufrimenduak ez dira izan giza eskubideen urraketak. Hala ere, Egiari Zorren iritziz, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoa behingoz gainditzeko, ezinbestekoa da heriotza horiek eragindako sufrimendua ezagutu eta aintzat hartzea.


Espainiar eta frantziar Estatuek eragindako 366 hildako biktima horietatik, 88k besterik ez dute jaso nolabaiteko aitorpen ofiziala. Hau da, %24ak besterik ez.

  • Bi Estatuetako agenteek eragindako 219 heriotzetatik 35 izan dira ofizialki onartuak, “polizia-indarkeriaren biktima” gisa, Eusko Jaurlaritzaren 107/2012 Dekretuaren bidez (1960 eta 1978 bitartean eragindako biktimei dagokie soilik dekretu hori). Beste 5 hildako “terrorismoaren biktima” gisa onartu ditu Espainiako Barne Sailak, baina zalantzazkoa da nork erail zituen. Beraz, biktima hauen artean nolabaiteko aitorpen ofiziala jaso dutenak guztira %18a besterik ez dira.

  • Gerra Zikinak eraildako 79 pertsonetatik, espainiar Barne Ministerioak 46 onartu ditu “terrorismoaren biktima” gisa, espainiar Estatuko 32/1999 eta 29/2011 Legeak eta Euskal Autonomi Elkarteko 4/2008 Legea aplikatuz. Hau da, eraildakoen %58a. Bi kasutan ez dago argi nor izan zen egilea.

  • Salbuespenezko neurri politikoen aplikazioak eragindako 64 heriotzetatik bakar batek ere ez du aitorpen ofizialik jaso.

  • Eskuin muturreko “inkontrolatuek” eraildako 4 pertsonetatik bakarrik bi onartu ditu espainiar Barne Ministerioak “terrorismoaren biktima” gisa, 29/2011 Legea aplikatuz.


Gainera, Estatu Espainolak sarritan oztopatu ditu aitortza eta egia argitara ateratzea helburu zuten ekimenak, hala nola:

  • Estatu espainolaren ezezkoa kalteordainak parekatzeari aurrez terrorismoaren biktima gisara onartuta zeuden Estatuaren biktimei.
  • Nafarroako Foru Komunitatean onartutako 16/2015 Legearen kontrako errekurtsoa aurkeztea eta Legea bertan behera uztea.
  • Bere horretan mantentzea 9/1968 Legea, Sekretu Ofizialen legea.
  • Egin izan diren ikerketa judizial urriak oztopatzea.
  • Kondekorazioak eta indultuak eman izana beren jardunean giza eskubideak urratu dituzten funtzionari publikoei.