Auzitegi Konstituzionalak konstituzionaltzat jo du Estatuaren indarkeriaren biktimak aitortzeko 16/2019 Foru Legea, Vox eta Alderdi Popularraren helegiteen aurrean

Oso positiboki baloratzen dugu legea abian jartzea, uste baitugu horrek bizikidetza eraikitzen lagunduko duela, Estatuak egindako biktima asko eta giza eskubideen urraketa asko ofizialki eta publikoki aitortuaz.
Gehiago irakurri

Espetxe-salbuespeneko urte luzeek zuzenean eta zeharka eragindako heriotzak nola aitortu eta erreparatu eztabaidatzeko ordua iritsi da

Etxerat eta Egiari Zor erakundeek prentsaurrekoa eman dugu gaur Bilbon, euskal instituzionak, gure arduradun politikoak eta gizarte zibila gai horren inguruan interpelatzeko.
Gehiago irakurri

Txirrita: 45 urte luzeren ostean, egia jakiteko garaia heldu da

45 urte pasa dira Bernardo Bidaola “Txirrita” Sara eta Etxalar arteko mugan desagertu eta egunetara hilik agertu zenetik. Ekitaldia antolatu dugu Tolosan horren harira.
Gehiago irakurri

Estatuaren biktimen kontrako diskriminazioa Eudeleko Batzorde Eragilean

Estatuaren indarkeriaren biktimek kategorizazioa jasaten jarraitzen dugu, oraingoan EAEko erakunde bateko goi-ordezkari baten partetik, Gogora Institutuaren aholkularitzarekin, Egiari Zor Fundazioan ordezkatutako biktimei esan behar duguna zer den "gomendatu" nahi izan digulako, irizpide propiorik izango ez bagenu bezala.
Gehiago irakurri

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegiak laugarrenez ukatu die GALen biktimei errugabetasun-presuntzioa aintzat hartzeko eskaera

GALen biktimen senitartekoek demanda aurkeztu zuten Espainiako Gobernuaren kontra, honek beren senitartekoak ETAko kide izatea argudiatuta kalteordainen ordainketa parekatzea ukatu zuelako. Egiari Zor Fundaziotik uste dugu interpretazio hori eskandalua dela. Edozein pertsona izan behar da errugabe epai irmo batek bere zigorra zehaztu artean.
Gehiago irakurri

Pasaian Estatuak mendeku gosez hil zituenek aitortza eta erreparazio gabe jarraitzen dute 37 urte beranduago.

Eneko Etxeberriak, “Naparraren” anaiak, gure fundazioaren izenean aldarrikatu du egia argitara ateratzeko, ezer baino lehen, desmuntatu egin behar direla urte luzeetan eskubide urraketak ukatzeko eraikitako gezurrak.
Gehiago irakurri

Euskal Herrian torturak osturiko 14 bizitzak aitortzea eta erreparatzea beharrezkoa da bizikidetza demokratikoa eraikitzen jarraitu ahal izateko

Donostiako Antigua auzoan egindako lore eskaintzan, torturapean 1961. urtetik gaur egun arte hildako 14 pertsonak gogoan izan ditugu Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean. Horrez gain, aurkeztu dugu pertsona horien bizitzak memoriaren parte izatea beharrezkoa dela aldarrikatzeko prestatu dugun bideoa.
Gehiago irakurri