Beharrezkoa da aitortzea eta aintzat hartzea presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentziak, zuzenekoak eta zeharkakoak.
Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan milaka giza eskubideren urraketak gertatu dira, ehundaka heriotza. Horiei guztiei egia, aitortza, justizia eta erreparazioa zor diegu.
Salbuespenezko espetxe sistemak eragindako heriotzei dagokienez, azken 6 hamarkadetan, 38 euskal preso politikok eta 16 senide ta lagunek galdu dute bizitza. Haien artean tolosarra zena ere badago, Mikel Lopetegi hain zuzen ere; Baina tamalez Mikel ez zen salbuespen egoerak kendu zigun tolosar bakarra. Euskal presoentzat eta haien familientzat espetxe-arloan ezarritako salbuespenezko egoerak Rosa eta Arantza Amezaga zein Esteban eta Leo Estebanen bizitzak ere eraman zituen.
Egiari Zor Fundazioaren ustetan, beharrezkoa da presoek eta haien senideek jasandako biolentzia, zuzenekoa eta zeharkakoa, aitortzea. Beharrezkoa da salbuespenezko espetxe politikak eragin dituen urraketen egia itzaletik argira ateratzea.
Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da behingoz desagertzea oraindik indarrean jarraitzen duten indarkeria instituzionalaren adierazpenak, salbuespenezko espetxe politika kasu. Salbuespen egora honetan 2011. urtetik hona 13 preso hil dira, aski da!
Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko beharrezkoa da pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzea, pertsona guztiena.
NOIZ: Martxoak 11
NON: TOPIC ARETOA (Tolosa)
ORDUA: 13:00