"Torturaren ostean berreraikitzen", mahai ingurua Bilbon ekainaren 20an

Egiari Zor Fundazioak mahai ingurua antolatu du Bilboko La Bolsan ekainaren 20an, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.
Saioan hizpide izango digutu torturak eragindako zauriak sendatzeko mekanismoak eta feminismoak horretarako eskaintzen dituen bitartekoak.

Zehazki, bizipenak ezagutzea izango da helburua, torturak jasan dituzten eta horien ondorioei aurre egiten jardun diren/diharduten pertsonenak; eta prozesu horretan laguntza eskaintzen duten profesionalenak.

Horrela, balioan jarri nahi dugu prozesu horretan ikuspuntu feminista batek zenbateraino lagundu dezakeen eta egoera horri aurre egin beharrean dauden pertsonentzat erreferentzia positiboak eskani.

Hizlari lanetan honako pertsonak jardungo dira:

  • Ixone Fernandez (torturatua).

  • Mikel Soto (torturatua).

  • Olatz Dañobeitia (ikerlaria).

  • Olatz Barrenetxea (psikologoa).

Saioa euskaraz izango bada ere, gaztelerarako itzulpen zerbitzua bermatuta egongo da.