Aitortza ofiziala, erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermeak ezinbestekoak dira, behingoz torturaren dimentsioaren eraginarekin amaitzeko.

Joxe Arregi Espainiako Poliziak bere atxiloaldian hil arte torturatu zueneko 41. urteurrenean Zizurkilen "Oso latza izan da" lelopean ekitaldia burutuko dugu.

Gaur baieztatu dezakegu negazionismoa gainditu dugula, tortura inpunitate osoz gauzatutako praktika sistematikoa izan dela, dagoeneko Egia ofiziala baita.

Oraindik ordea, urrun gaude ere gure giza eskubideak urratu izanaren benetako ondorioak gainditzetik. Torturaren erabilera prozesalaren gaia aktualitatea da beste behin ere. Honek pertsona askoren iraganari eragin dio, baina gaur egun torturaren hainbat biktimaren orainari eta etorkizunari modu zuzenean eragiten jarraitzen du. Hauxe konpondu beharreko anomalia demokratikoa da, eta duen larritasunagatik ulertezina da gehiengo instituzional eta politikoaren ixiltasuna;