Egia jakiteko garaia da

38 eta 33 urte beteko dira Guardia Zibilak Juan Luis Lekuona eta Manu Urionabarrenetxea busturiarrak Hernanin eta Irunen hil zituztenetik. Haiekin batera Agustin Arregi eta Juan Maria Oiarbide ere hil zituzten.
Bertsio ofizialaren eraginak indarrean jarraitzen du eta diktadorearen Sekretu Ofizialen legearen bitartez Egia jakiteko dugun eskubidea ukatzen zaigu.

Ekitaldian salatuko dugu gatazkaren testuinguruan Estatuaren bortxa pairatu dutenenen aitortzarako bidean Bertsio Ofizialek eta Sekretu Ofizialen Legeak oztopo izaten jarraitzen dute.

Bertsio ofizialen kutxa iluna ireki beharra dago, Sekretu Ofizialen Legea indargabetu behar da, Egia jakiteko dugun eskubidea ezinbestez ahalbidetu behar zaigu.

Beharrezkoa da heriotza hauen inguruabarrak argitzea, Egia jakiteko garaia da.