Topaketa Estatuaren biolentziak jasandako biktimen ordezkaritza eta Foro Sozialaren artean

Estatuaren biolentzia anitzak jasan ditugun biktimen ordezkaritza zabala Foro Sozial Iraunkorrean parte hartzen duten eragileekin elkartu da gaur goizean Donostian.

Bertan parte hartu duten eragileei aditzera eman diegu oraindik diskriminazio egoeran bizi garela, aitortzari dagokionez.

Foro Sozial Iraunkorrak konpromisoa hartu du jasotako ondorio guztiak Gasteiz eta Iruñako Parlamentuetara helarazteko, eta gure herriko eragile politiko eta instituzionalei konpromisoa exigitzeko egoera honi bukaera emateko.

Espero dugu gure hitza aintzat hartuko dela, oraindik, lan izugarria baitago egiteke. Egia osoa argitara atera behar da biktimen aitortza eta erreparazioa posible egin ahal izateko.

Topaketan Egiari Zor Fundazioarekin batera parte hartu duten eragileak honakoak izan dira: Goldatu, Sanfermines 78 Gogoan, Martxoak 3, LAB, ELA, STEILAS, PAZ CON DIGNIDAD, ETXERAT, SARE, BAKETIK.