“Torturaren biktimen babeserako Nazioarteko Eguna” ospatzeko Gasteizko Legebiltzarrean eskatzeko egindako bozketan izan gara

Ekainaren 20an Egiari Zor Fundazioa Gasteizko Legebiltzarrean izan zen, Eusko Jaurlaritzari “Torturaren biktimen babeserako Nazioarteko Eguna” ospatzeko eskatzeko egindako bozketan.

Legebiltzarkide guztien adostasunarekin hartutako erabaki positiboki baloratzen dugu, horrela eskura izango dugulako tresna berri bat torturaren drama Euskal Herrian jasan ditugun sufrimenduen mapan kokatzeko.

Hala ere, uste dugu ardura instituzionalak sinbolikotik haratago doan biktimen aitortza bermatu behar duela ezinbestean, tortura sistematikoa izan baita, eta aurrez ongi diseinatutako estruktura oso bat behar izan baitu.

Horregatik guztiagatik, Egiari Zor Fundazioak lanean jarraituko du torturaren biktima guztien aitortza osoa bermatu arte, giza eskubideen urraketa larri hori errepikatuko ez dela bermatuko duten neurri efektiboak hartzen diren arte, eta kasu guztiak ikertuak diren arte.