Lore eskaintza Donostian Mikel Zabalzaren eta torturaren biktima guztien aitortza ofiziala eta egia jakiteko eskubidea aldarrikatzeko

Ia 35 urte pasa dira Mikel Zabalza orbaizetarra desagertu eta haren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zutenetik. Donostiako Zinemaldian “Non dago Mikel?” filma estreinatuko den egunean Mikel eta torturaren biktima guztientzat egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatuko ditugu.
Gehiago irakurri

Egia Zor fundazioak Foro Sozial Iraunkorrak antolatutako ETAren biktimen eta gizarte eragileen arteko topaketan parte hartu du

Topaketa Donostian izan zen, eta Foro Sozial Iraunkorra osatzen duten erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartu dute bertan, Egiari Zor tarteko, ETAren 7 biktimarekin batera.
Gehiago irakurri

Salbuespenezko espetxe politikak hiltzen jarraitzen du

Ekidin zitekeena berriro gertatu da. Berriro ere, euskal presoen kolektiboari sistematikoki aplikatzen zaion espetxe politika ankerrak bizitza berri bat eraman du Oraingoan Igor Gonzalez Sola Bilboko bizilagunarena.
Gehiago irakurri

“Presazkoa da neurriak hartzea torturaren biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateko eta gobernuek dagozkien erantzukizunak beren gain hartzea”.

Ixone Fernandezek Egiari Zor Fundazioaren izenean gaur argitaratutako iritzi artikuluan salatzen du “Euskadiko torturaren txostenaren” arabera, 336 tortura kasu praktikara eraman zituela Ertzaintzak EAJren gobernu garaietan eta, hortaz, erantzukizun politikoak nork bere gain hartzea ezinbestekoa dela. Urgentziaz.
Gehiago irakurri

Estatuak erantzukizunak bere gain hartzea funtsezkoa da memoria demokratikoaren eraikuntza posible izan dadin. Biktimekin ez ezik, demokraziarekin ere argitzeke dirauen zor historikoa da hori.

Prentsaurrekoan Ane Muguruzak eta Begoña Galdeanok (bien aitak GALek hil zituen) Espainiako Kongresuko Mahaiaren erabakiaren gaineko balorazioa egin dute, azken honek GALi buruzko ikerketa batzorde bat sortzea blokeatu ostean.
Gehiago irakurri

Felipe Gonzalezek eta Espainiako Gobernuak dagozkien ardurak beren gain hartu behar dituzte GAL antolatzeari dagokionez

Orain berri desklasifikatu den CIAren dokumentu sekretu batek honakoa eman du aditzera: "Felipe Gonzalezek armadaren kontrolpean dagoen mertzenario talde bat osatzea adostu du, terroristak legez kanpo borrokatzeko".
Gehiago irakurri

Txabi Etxebarrietaren familiak tramiteei ekin die 1968an jasan zuen giza eskubideen urraketa aitortua izan dadin

Eskaera honen helburua da aitortzea Txabi Etxebarrietak giza eskubideen urraketa jasan zuela, eta biktima gisa aitortua izan dadila, betiere Balorazio Batzordea osatzen duten adituek hala irizten badiote.
Gehiago irakurri