Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako! [...]

Euskal Herriko Kriminologia Institutuak, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak EAEko torturaren gaineko txostena landu eta aurkeztu zuten orain hilabete gutxi. Beldurgarria da bertatik ondorioztatzen den erradiografia: zientifikoki frogatzen da 3.415 pertsona 4.113 aldiz gutxienez torturatuak izan zirela. Krimen inpune eta sistematiko baten testigantza argia da hori, estretegia kalkulatu baten adierazlea, norbanakoak jo mugan jarriz kolektibo oso baten aurka egiteko. 2018-06-28 17:56:50[...]

Horren harira, Egiari Zor Fundazioak, pasa den ekainaren 7an, Donostiako Koldo Mitxelenan elkartu zituen Idoia Zabalza, Urtza Alkorta, Elena Beloki eta Amaia Andrieu, Samara Velte kazetariaren moderaziopean, hausnartzeko torturaren errealitatea sufritu dutenei aitortza eta erreparazioa nola eman.

Saioan hainbat eztabaidagai interesgarri sortu ziren. Torturaren ondorioei aurre egiteko tresnei dagokienez, lau hizlariak bat etorri ziren esaterako orduan ezinbestekoa dela sendatzeko bizi izandakoa kontatzea, konpartitzea. Hala ere, onartu zuten bide horretan bermeak direla garrantziazkoak, horrelakorik berriro gertatuko ez dela ziurtatuko duten neurri efektiboak.

Horrez gain, torturak jasandako biktimen aitortza ofizializatzea ezinbestekoa dela ere argi adierazi zuten. Bide horretan, Jaurlaritzaren txostena abiapuntu garrantiztsua izan bada ere, oraindik lan handia egiteke dagoela esan zen. Modu berean, hizlariek aditzera eman zuten aitortza ez dela instituzioen ardura bakarrik, euskal jendarte osoarena baizik. Orain artean inpunitatea nagusi izan bada ere, horri aurre egiteko tresna onenak hitza eta memoria dira, gertatutako egia oroitzea, eta hori guztion ardura da.

Azkenik, torturari genero ikuspuntu batetik ere erreparatu zioten. Hizlariek defendatu zuten, tortura botere harreman sexista modu bortitzenean praktikara eramatea dela. Gainera, komisaldegia gizarte matxista patriarkal hierarkikoaren adibide paradigmatikoarena izaki, emakumeak dira tortura modu bortitzenean jasaten dutenak, pertsona gisara, militante gisara eta emakume gisara zapaltzen baititu. Hori dela eta, garrantzitsua dela defendatu zuten modu berezian aztertzea, aitortzea eta erreparatzea emakumezkoek jasandako tortura kasuak.

Bideoak ikusteko, klikatu HEMEN

Egiari Zor Fundazioa