Martxoaren 24a, biktimen duintasunari eta giza eskubideen urraketa larriei lotutako Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Zita benetan garrantzitsua, beraz, euskal gizarte osoarentzat, nola ez, baina, bereziki, Estatuaren biolentzia pairatutako biktimentzat. Finean, egia baita oinarri biktima guztien justiziarako eskubidea gauzatzeko eta erreparazio integralerako
Zentzu horretan, martxoaren 24 honetan, Egiari Zor Fundaziotik egia justiziarako mekanismo gisara aldarrikatu nahi dugu. Horretarako, “Egia: justiziarako mekanismoa” bideoa prestatu dugu.
Bertan, Estatuak praktikara eramandako biolentziaren biktimen arteko elkarrizketarako eta hausnarketarako gune bat sortu nahi izan dugu, egia nola ulertzen duten jakiteko; justizia Euskal Herriko bake prozesuaren logikan zer ote den eztabaidatzeko; edota, egundo, ofizialki aitortu gabe dauden ehundaka kasuei nola aurre egin hausnartzeko.
Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ekimen honetan parte hartu duten biktimei:
• Idoia Muruaga.
• Ibon Garate.
• Olatz Etxabe.
• Martxelo Otamendi.
• Ane Muguruza.
• Axun Lasa.
• Nagore Otegi.
• Ane Ayestaran.
• Eneko Etxeberria.
• Izaskun Iantzi.
Aurkezpena martxoaren 24an, goizeko 11.00etatik aurrera, Bilboko La Bolsa-Ibaiondon izango da (“Ganbara” aretoa). Nahi duen oro gurekin bat egitera gonbidatuta dago.