Joan den azaroaren 21ean “Parlem d’Euskadi” hitzaldi zikloa antolatu zuten Ernest Lluch Fundazioak eta Bartzelonako Unibertsitateak. Bertara gonbidatu eta hitza emateko aukera eman ziguten gatazkaren ondorioz hildako ezberdinen senideei, tartean Egiari Zor Fundazioari. Gure izenean Karmen Galdeano joan zen.
Hitzaldiak Bartzelonako Unibertsitateko Historia, Filosofia eta Geografiako Fakultatean izan ziren, ETAk hil zuen politikari katalanaren oroimenez. Jardunaldi akademiko horren helburua eszenatoki berri honetan alde guztietako bikitmen papera eta zeregina zein izan daitekeen ikertzea zen, normalean komunikabideetan ateratzen ez diren eta estatuek ukatzen dituzten, baiana distentsioaren alde eta bakebidean lan egiten duten beste errealitate zein pertsonei arreta jarriz, hain zuzen ere.
Gonbidatuen artean, persona ezagunak bazeuden, besteak beste, Gorka Landaburu, Verónica Portell edo Robert Manrique (Catalunyako Terrorismoaren Biktimen Elkarteko buru ohia); horiekin batera Egiari Zor eta Pernando Barrena ere gonbidatuak izan ziren, nork bere arlotik estatuen indarkeriaren biktimen ikuspegiaren edota Kursaaleko Adierazpenaren berri eman ahal izateko, hurrenez hurren.
Oso deigarria da, zinez, Lluch familiak eta Bartzelonako Unibertsitateak bultzaturiko halako jardunaldietan estatu terrorismoaren biktimen ahotsari arazorik gabe toki egitea. Arras ezberdinak izanda ere, foro berean konponbiderako, elkarren arteko onarpenerako eta egia osorako iritziak trukatzea guztiz beharrezkoa den honetan, Euskal Herrian ez dira gisa honetako ekimenak gauzatzen. Gatazka poltikoaren konponbiderako urratsak oso bestelakoak izan behar diren arren, besteen mina onartu, estatuen ardura ez enoratu edo gutxitzeko joera gatzakaren onodrioei aurre agiteko harremanetarako bide sendoa da, dudarik gabe. Egia osoa, sortutako mina onartzea eta erreparazioa dira, transiziozko justiziaren laguntzarekin, esparru honetan lan egiteko behar ditugun tresnak. Nazioarteko legedia aintzat hartuko duen Egiaren Batzorde batean zehatu beharko dira, azkenik, ondorioei erreparatuta halakoak berriro gerta ez daitezen bide eraginkorrak.