EGIA BIDE ASKATASUNA AMETS: azaroak 20: ez zen kasualitatea izan

Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketen 35 eta 30 urte betetzen diren honetan, urteroko moduan, Ametzolan eta Errekalden izango gara.

Estatuaren biolentziak ehundaka herritar hil ditu gatazka politikoaren testuinguruan. Gaur egun oraindik indarkeria horrexek indarrean dirau. Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespenezko urrunketa politika eta dispertsioa dira horren adibide.

Egiari Zor Fundazioak Estatuaren biolentzia hori jasan duten euskal herritar horiek guztiak gogoan izateko lore eskaintza eta ekitaldia burutuko ditu azaroaren 20an:
 
- Ametzolako parkean 12:00etan (lore eskaintza)
- Errekaldeko plazan 12:30etan (ekitaldia)