50 urte beteko dira Jon Ugutz Goikoetxea Elizondoko inguruetan Guardia Zibilarengandik ihesean zebilela hilik suertatu zenetik. Bertsio ofizialaren eraginak indarrean jarraitzen du eta diktadorearen Sekretu Ofizialen legearen bitartez Egia jakiteko dugun eskubidea ukatzen zaigu.
Ekitaldian salatuko dugu gatazkaren testuinguruan Estatuaren bortxa pairatu dutenenen aitortzarako bidean Bertsio Ofizialek eta Sekretu Ofizialen Legeak oztopo izaten jarraitzen dute.
Bertsio ofizialen kutxa iluna ireki beharra dago, Sekretu Ofizialen Legea indargabetu behar da, Egia jakiteko dugun eskubidea ezinbestez ahalbidetu behar zaigu.