Ekimen honen helburua da eragile ezberdinen arteko sare bat osatzea, salatzeko trantsizio garaian erregimen frankista kosta ala kosta erreformatzeko baliatu zen errepresio bortitza, honen arduradun nagusietariko bat ardatz hartuta (Rodolfo Martin Villa); eta, horrez gain, exigitzea krimen horiengatik erantzunkizunak norbere gain hartzea oraindik ere beharrezkoa dela.
Euskal Herriko hainbat eragilek babestu dugu ekimena, hala nola:
• Ahaztuak 1936-1977
• Amapola del Camino
• Sanfermines 78 gogoan elkartea.
• Autobús de la Memoria
• Gernika Batzordea
• Goldatu. Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea.
• Intxorta Elkartea
• Martxoak 3
• Oroituz Andoain
• Frankismoko Krimenen Aurkako Euskal Plataforma.
Urtarrilaren 31an Gasteizen, Iruñean, Bartzelonan eta Madrilen burututako prentsaurrekoetan aurkeztu da ekimenarekin bat egin dugun erakundeek sinatutako manifestua:
Estatu espainiarraren inpunitate politika, diktadura frankistan eta trantsizio politiko deiturikoan gauzaturiko gizateriaren aurkako krimenen ikerketa eta auzipetze ezari dagokionez, gaur egungo arazoa da, gizartean eta gutxieneko estandar demokratikoak bete nahi dituen Estatu ororen oinarrizko zimenduetan eragina duena.
Frankismoarekin haustura eskatzen zuen langile, auzoko, kultur mugimendu indartsua, mugimendu abertzalea eta feminista, berrogei urtetan barna gauzaturiko krimenengatik erantzukizunak eskatzen zituena eta eskubide eta askatasunen alde borrokan ari zena, erabat desitxuratu du irudi ofizialak, zeina trantsizio eredugarri eta baketsuaz, gizonezko burutsuek (Erregea, Suárez, González, Fraga, Carrillo…) egindako negoziazioez, itun eta adostasunez mintzo baitzen.
Oposizio indarrak bere eskakizunak alde batera utzi eta Suarezen Gobernuak eskainitako erreforma onartzera behartzeko, boterean zegoen frankismoak, Trantsizio garaian bere errepresio aparatu guztia, giza eskubideak eta askatasun demokratikoak urratu zituena, mantendu eta erabili zuen. Horrekin bat, Amnistiari buruzko 1977ko Legeak genozidio frankistaren erantzule guztiei inpunitatea eman zien.
Rodolfo Martín Villa prozesu horren eta bere politika errepresiboaren egile nagusietako bat izan zen. Estatu frankistaren aparatutik zetorren, bertan SEUko buru nazional, sindikatu bertikaleko idazkari eta Bartzelonako gobernari zibil izan baitzen. Gero, Trantsizioan zehar, Arias Navarroren gobernuarekin Harreman sindikaletarako ministro eta, ondoren, Suarezen gobernuarekin Barne ministro izan zen.
Haren agintepean estatu politika errepresibo eta odoltsua gauzatu zuen, esaterako Gasteizen, amnistiaren aldeko astean, sanferminetan, Scala kasuan… gauzaturiko krimen larriak, edota Estatu espainiar osoan zehar izandako manifestazioetan gertaturikoak: Madril, Malaga, Tenerife, Alacant, Bartzelona.… Horren ondorioz, Argentinako auzitegiek inputatu dute gizateriaren aurkako krimenengatik. Baina hori ez da aski. Estatu espainiarreko auzitegiek ere epaitu behar dituzte haren erantzukizunak, bere agintepean, lurralde horretan gauzatu baitziren arestian aipaturiko krimenak.
Martín Villa, gainera, ate birakariaren politikaren adibiderik onenetakoa dugu, hari esker goi mailako kargudun frankistak IBEX-35ko enpresari nabarmenak izatera iragan baitira. Martin Villaren kasuan, Endesa eta Sogecableko burua izan da, eta, gainera, SAREB bankuen krisialdian sorturiko “banku txarraren” kontseilaria.
Estatu osoan sare moduan eraturiko ekimen honek aurreko guztia salatzeko asmoa du, bai eta urte haietan izandako eginkizunengatik Martin Villarentzat erantzukizun zibil, politiko eta penalak eskatzeko ere. Horretarako, Agiri honekin bat egiten duten mota guztietako ekimenak (herritarren sentsibilizazioa, salaketa politikoa, eskakizun instituzionalak eta zigor jarduerak) bulkatuko ditu.
Hona Estatu mailatik ekimena babesten dugun eragile eta norbanako guztien zerrenda:
1. Ahaztuak 1936-1977
2. Amapola del Camino (Nafarroa)
3. Asemblea Republicana de Vigo (Galiza)
4. Asociación Manuel José García Caparrós (Andaluzia)
5. Sanfermines 78 gogoan elkartea
6. Asociación Viguesa pola Memoria Histórica do 36. (Galiza)
7. Asociación amigos de Agustín Rueda Sierra.
8. Associació Catalana de Expresos polítics del franquisme (Catalunya)
9. Associació Memòria de Mallorca (Illes Balears)
10. Ateneo Memòria Popular (Catalunya)
11. Autobús de la Memoria (Nafarroa)
12. CGT Confederal Madrid
13. CGT Castilla - La Mancha
14. CGT Barcelona
15. CNT Confederación Nacional de Trabajo
16. Egiari Zor Fundazioa
17. Fundació Cipriano García (Catalunya)
18. Gernika Batzordea
19. Goldatu. Francoren Diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea.
20. Intxorta Elkartea
21. Iridia (Catalunya)
22. La Comuna d´Asturies (Asturies)
23. La Comuna. Presxs del franquismo. (Madrid)
24. Martxoak 3 elkartea
25. Memoria de Mariña -Mondoñedo Lugo.
26. Memoriaren Bideak (Nafarroa)
27. Oroituz Andoain
28. Plataforma Andaluza de Apoyo a la Querella Argentina
29. Plataforma Valenciana de Apoyo a la Querella Argentina
30. Frankismoko Krimenen Aurkako Euskal Plataforma
31. Juan Gabriel Rodrigo Knaforen senideak (Tarragonan eraila 1976ko martxoan).
32. Normi Mentxacaren senideak (Santurtzin eraila 1976ko uztailean).
33. Josu Zabalaren senideak (Hondarribian eraila 1976ko irailean)
34. Arturo Ruiz Garcíaren senideak (Madrilen eraila 1977ko urtarrilean)
35. José Luis Cano Pérezen senideak (Iruñan eraila 1977ko maiatzean)
36. Francisco Javier Núñez Fernándezen senideak (Bilbon eraila 1977ko maiatzean).
37. Joseba Barandiaranen senideak (Donostian eraila 1978ko uztailean).
38. Luis Cobo Mier eta Juan Mañas Moralesen senideak, 1981ean erailak (Caso Almería).