Beharrezkoa da salbuespenezko espetxe politikak eragin dituen urraketen egia itzaletik argira ateratzea.
Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan milaka giza eskubideren urraketak gertatu dira, ehundaka heriotza. Horiei guztiei egia, aitortza, justizia eta erreparazioa zor diegu.
Salbuespenezko espetxe sistemak eragindako heriotzei dagokienez, azken 6 hamarkadetan, 38 euskal preso politikok eta 16 senide ta lagunek galdu dute bizitza. Haien artean Arrigorriagarra zena ere, Juan Carlos Hernando hain zuzen ere.
Gure ustetan, beharrezkoa da presoek eta haien senideek jasandako biolentzia, zuzenekoa eta zeharkakoa, aitortzea. Beharrezkoa da salbuespenezko espetxe politikak eragin dituen urraketen egia itzaletik argira ateratzea.
Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da behingoz desagertzea oraindik indarrean jarraitzen duten indarkeria instituzionalaren adierazpenak, salbuespenezko espetxe politika kasu. Salbuespen egora honetan 2011. urtetik hona 13 preso hil dira, aski da!
Bizikidetza demokratikoa eraikitzeko beharrezkoa da pertsona guztien eskubide guztiak errespetatzea, pertsona guztiena.