Ekitaldia, azkenik, Hernaniko PLAZA BERRIAN izango da
Lau hamarkada baino gehiago pasa dira Estatuak gerra zikina abian jarri zuenetik.
Terrorismo honen ardura politikoa oraindik inork ez du bere gain hartu. Lau hamarkadaz inpunitatea jasan ostean, bizikidetza demokratikoa eraikitzeko garaia heldu dela uste dugu Egiari Zor Fundaziotik. Berriro horrelakorik gertatu ezin dadin. Biktima guztiak dagozkien eskubideen jabe izan daitezen. Diskriminaziorik gabe.
Hori dela eta, Hernanin “Estatu terrorismoa: 4 hamarkadaz inpunitatea” ekimena antolatu dugu: urriak 5 - PLAZA BERRIAN - 18.30