Iñigo Gonzalez Etayo 2011n atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta 5 egunez inkomunikatuta eduki zuten. Orduan, torturak jasan zituen.
Inkomunikazioa ezinbesteko tresna izan da zigorgabetasunez torturatu ahal izateko. Hainbat txostenek eta ikerketak biziki gomendatu dute erregimen hori alde batera uztea, tortura eta tratu txarrak ahalbidetzeagatik.
Memoria kolektiboa eraikitzeko prozesuan murgilduta gaude, eta horrek komisaldegietan erabilitako indarkeria ere kontuan hartu behar du, gertatutako guztia berriro ez errepikatzeko berme bilakatu dadin.
Torturatuen komunitateari errekonozimendua eta erreparazioa zor diogu. Eskubide urraketa hori hainbat hamarkadatan zigorgabetasun osoz betikotu eta gauzatu izanaren erantzuleek eragindako kaltea aitortu behar dute, eta funtzionario publikoek giza eskubideak sistematikoki urratzearen ondoriozko erantzukizunak ere argitu behar dira.
Egia, justizia, erreparazioa, aitortza eta berriz ez errepikatzeko bermeak torturaren biktimentzat.