GALen biktimen senitartekoek demanda aurkeztu zuten Espainiako Gobernuaren kontra, honek beren senitartekoak ETAko kide izatea argudiatuta kalteordainen ordainketa parekatzea ukatu zuelako. Egiari Zor Fundaziotik uste dugu interpretazio hori eskandalua dela. Edozein pertsona izan behar da errugabe epai irmo batek bere zigorra zehaztu artean.
Espainiako Gobernuak 2013. urtean ukatu egin zien Estatu Terrorismoak hildako biktimen senitartekoei jasotzea zegokien kalteordainen zati bat, eta beraz, pareko trataera izatea giza eskubideen urraketa berberaren biktima izandako gainontzeko biktimen senitartekoekiko.
Horretarako, Europako Giza Eskubideen Hitzarmeneko 8. artikulua hartu zuten oinarri, zeinak dioen posible izango dela “kalteordaina ukatzea edo murriztea biktimak edo eskatzaileak antolatutako delinkuentzian parte hartzen badu edo bortizkeriazko delituak egiten dituen erakunde bateko kide bada”.
Pertsona horiei bizitzeko zuten eskubidea urratu zieten, giza eskubideen urraketa larria, eta ez ziren sekula epaituak edo kondenatuak izan ETAko kide izateagatik. Barne Ministerioak hartutako kalteordainen parekatzea ukatzeko erabakia soilik oinarritu zen polizia txostenetan eta prentsan argitaratutako artikuluetan.
Estatu espainiarraren sustapenpean praktikara eramandako Guda Zikinak hildako pertsonen senitartekoek, erabaki honekin, ulertu zuten beren senideen errugabetasun presuntziorako eskubidea urratzen zela, eta giza eskubideen urraketa larriak kategorizatzen ari zirela, zenbait eskubideren aitortzarako aintzat hartzen zelako biktimei bizitzeko eskubidea urratu zien biolentziaren jatorria.
Hori dela eta, biktimen senitartekoek erabaki zuten Estatu espainiarreko justizia auzitegi ezberdinetara jotzea, Europako Giza Eskubideen Auzitegira heltzeraino, bermatzeko beren senitartekoei zegozkien eskubideak errespetatzen zirela. Horretarako argudiatu zuten beren errugabetasun printzipioa urratzen zuela Ministerioren erabakiak, Europako Giza Eskubideen Konbentzioaren 6.2. artikuluan honako baitio: “arau-hauste bat egin duen pertsona oro errugabetzat hartu behar dela erruduntasuna legegalki deklaratzen den artean”.
Azkenik, Estrasburgoko Auzitegiak, Josu Muguruza Guarrotxenaren eta Xabier Pérez de Arenaza Sogorben familiek aurkeztutako demanden inguruan atzo emandako erabakian, berretsi egin du Estatuaren terrorismoaren biktimen beste familia batzuen eskaerak ezesteko aurretik emandako argudioa.
Europako Gorteak ondorioztatu duenez, "Demandatzaileek ez dute frogatu loturarik dagoenik beren senidearen aurka artxibatutako zigor-prozesuen eta haiek hasitako konpentsazio-prozeduren artean", errugabetasun-presuntzioari dagokionez.
Beste lau aldiz egin duen bezala, Estrasburgoko Auzitegiak ukatu egin du Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 6.2 artikulua, errugabetasun-presuntzioari buruzkoa, aplikatzea.
Egiari Zor Fundaziotik uste dugu interpretazio hori eskandalua dela, errugabetasun presuntziorako eskubidea prozesu penal batean inputatutako pertsona orori dagokiolako. Edozein pertsona izan behar da errugabe epai irmo batek bere zigorra zehaztu artean.
Eskubide hori estatu demokratikoetako zigor sistemen oinarrietariko bat da, nazioarteko hainbat erreferentziazko dokumentuetan jasotzen dena:
Ez dugu ulertzen nola den posible 6.2 artikulua, errugabetasun presuntzioari dagokiona, eta berau urratzearen inguruko interpretazioek gaurkoan bezalako iritzi antagonikoak sorraraztea.
Izan ere, gogoratu behar da Euskal Kriminologia Institutuko juristek Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren eskariz egindako txostenean ondorioztatu zutela Barne Ministerioaren erabakia modu argian zela babes judizialaren kontrakoa, urratzen zuela errugabetasun printzipioa, ikuspuntu prozesaletik legalitate printzipioa urratzen zuela eta baita hori oinarritzen den botere banaketaren printzipioa bera ere.
Gainera, aipatutako txostenak gehitzen zuen biktima horiek jasandako oinarrizko giza eskubideen urraketa horren zela larria eta gertakariak horren zeudela frogatuta (gogoratu dezagun Guda Zikinaz ari garela, Estatu Terrorismoak eraildako pertsonez), ezen kalteordainen parekatzea ukatzea “prebarikazio administratiboa ere izatera heldu zitekeela”.
Muguruzaren kasuan adierazi behar dugu Auzitegi Nazionalak talde armatuko kide izatea egotzita epaitu zuela eta Auzitegiak absolbitu egin zuela. Gogoratu behar dugu, halaber, Batasuna legez kanpokotzat jo eta buruzagiak epaitu zituztenean 14 urte betetzen zirela erahil zutenetik.
Beraz, Egiari Zor Fundazioaren izenean, Europako Giza Eskubideen Auzitegiak hartutako erabakiaren aurrean, gure atsekabea adierazi nahi dugu eta gaineratu nahi dugu oso larria iruditzen zaigula frogaren zama errugabetasun-presuntziorako eskubidean kokatzea, nahiz eta ez dagoen kondena-epairik erail zituztenen ustezko eta bateko kide izateagatik.
Horrez gain, esan nahi genuke oso larria deritzogula Gainera, salatu nahi dugu erabaki honek, beste behin, “bigarren mailako biktima” trataera ematen digula Estatuaren biolentziak pairatu ditugunoi.
Azkenik, gogorarazi nahi genuke Egiari Zor Fundazioak lanean jarraituko duela pareko aitortza maila duten arte euskal gatazkaren testuinguruan gertatutako oinarrizko giza eskubideen urraketa guztiek, eta biktimen arteko kategorizaziorik ez dagoenera arte.