Frankismoaren zigorgabetasunari tolerantziarik ez.

1937.eko Ekainaren 19an Francoren tropa faxista matxinatuak Bilbon sartzea lortu zuten, askatasunaren edozein aztarna militarki suntsituaz. Aurrez Gernikan, Durangon, Otxandion… eta Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroa osoan egin zutena. II Errepublikan eraikitako lehen Euskal Gobernu gaztea suntsitua geratu zen, nahiz eta gudariek eta milizianoek bere defentsan tinko jardun. Horrela geratu ziren lurperatuta langileen eta Euskal Herri guztiaren askatasun egarriak.
Alemaniar eta italiar militaristen laguntzarekin lortutako garaipen frankista iraingarri hark gerraoste odoltsua ekarri zuen, eta hurrengo berrogei urteko diktadura militar eta politiko bortitzena. Gure Herri txiki eta paregabe honentzat bilakatu zen aro ilun honegatik ez du, oraindik, inork erantzukizunik bete. Euskal Herriko zati handiena suntsitu zuen kolpe militar bortitz haren erantzukizunak inpunitate osoz geratu ziren estaliak, oraindik horrela jarraitzen dutelarik.
Horregatik deritzogu ozen aldarrikatu behar dugula: “Frankismoaren inpunitateari tolerantziarik ez!!”. Ezin baitugu onartu inbasio militar frankista haren erantzuleek eta bere egungo oinordekoek egin zituzten krimen eta zitalkeria guztiez erantzukizunik gabe geratzea.

Guzti honegatik,

1.- SALATZEN DUGU:
-1931. urtean bide onez burututako Errepublika eta, honen ondorioz, zilegiak ziren espainiar, kataluniar eta euskal gobernuen aurka 1936.eko Uztailean Francok gidatutako altxamendu militar-faxista.

-gerora ezarritako diktadura erregimena, berrogei urteetan zehar eragindako triskantza odoltsuengatik justizia soziala aldarrikatzen zutenen aurka eta baita Katalunia, Galizia eta Euskal Herriaren eskubide nazionalak aldarrikatzen zutenen aurka.
-kolpe militar haren alde eta gerora bere gobernuen alde egin zuten industria, nekazal eta finantza oligarkiak, baita Elizaren agintari eta partaideak.
2.- EXIJITZEN DUGU:
-altxamendu militarragatik, erregimen frankistagatik eta Estatu terrorismoagatik errepresaliatuak izan zirenen eskubide eta eskaeren alde egin dezaten administrazio publikoek, hau da, instituzio politiko eta juridikoek pertsona kaltetu horien eskubideak bermatu ditzaten, erregimen haren EGIA plazaratzen bere oinordekoak egiten ari diren historiaren errelato faltsua salatuaz; JUZTIZIA aldarrikatzen, egungo inpunitatea saihestuaz eta frankisten erantzukizuna exijituaz; milaka eta milaka biktimentzat ERREPARAZIO duin eta diskriminazio gabea eskatzen; eta, azkenik, gizarteak behar dituen aldaketa sozio-ekonomikoak, juridikoak eta instituzionalak eragiten, ERREPIKA-EZINAREN BERMEA ezartzeko.

3.- ALDARRIKATZEN DUGU:
-Datorren Ekainaren 15ean, larunbata, Bilbon Frankismoaren Krimenen aurkako Kereilaren Euskal Plataformak deitu duen manifestapenerako gure atxikimendu irmoa, arratsaldeko 6etan elkartuaz Moyua Plazan.

- gure laguntza eta atxikimendua 4591/10 Kereilari, Argentinako Errepublikan, Buenos Aireseko 1 Epaitegian, genozidioaren eta gizateriaren aurkako frankismoaren krimenegatik Maria Servini de Cubria Epaileak daramana.