Estatuek eta beren segurtasun indarrek eragindako heriotza asko daude oraindik itzalpean, argitu gabe, zalantzaz beteta. Jon Anzarena da horietariko kasu bat. Agerikoak dira, oraindik, 10 urteren ostean, kasuaren zalantzak.
Egiari Zor Fundazioarentzat ezinbestekoa da horiek argitara ateratzea eta ikertzea. 10 urte luze pasa badira ere, familia eta lagunak oraindik egiaren bila jarraitzen baitute.
Hori dela eta, maiatzaren 2an, "Egia: itzaletik argira" izenburupean, Ziburuko Baltsan elkartean, arratsaldeko 19.00etatik aurrera, mahai ingurua antolatu dugu.
Bertan parte hartuko dute Maritxu Paulus Basurko abokatuak eta Goizeder Taberna kazetariak.