14 dira Euskal Herrian torturak osturiko bizitzak, 1961. urtetik gaur egun arte.
Pertsona horiek oraindik ez ditu inolako erakundek modu ofizialean aitortu.
Bizikidetza demokratikoa eraikitzen jarraitu ahal izateko, biktima guztien eskubideak bermatzea ezinbestekoa da, diskriminaziorik gabe.
Egia, aitortza, erreparazioa eta berriz ez errepikatzeko bermeak.
2021eko martxoaren 24an, Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere, aurkeztutako bideoa.