Pasa den ekainaren 20an, Bilboko La Bolsan antolatutako mahai inguruan parte hartu zuten torturak jasandako hiru pertsonak (Olatz Dañobeitia, Ixone Fernandez eta Mikel Soto), eta Olatz Barrenetxea psikologoak.
Hizlariek torturak jasandako pertsonen osaketa prozesuari eta esperientzia traumatiko horri aurre egiteko mekanismoei erreparatu zieten. Feminismoaren betaurreko moreak jantzita aztertu zuten nola egin aurre tortura bezalako giza eskubide urraketa baten ondorioei.
Saioaren laburpen bideoak dagoeneko ikusgai daude HEMEN.