Victor Fernandez Otxoak Batallón Vasco Españolen atentatua jasan zuen 1981. urteko otsailaren 21ean, eta tetraplegiko geratu zen. 14 urte beranduago hil zen, sufrimendu latza jasan ostean. Victor eta Espainiako Estatuak antolatutako gerra zikinaren biktimak oroitzeko eta aitortza osoa aldarrikatzeko hainbat ekimen antolatu ditugu otsailean zehar Lezon.
Victor Fernandez Otxoa, ohi bezala, goizeko seietan lanean ari zen berea zuen Hernaniko La Florida auzoko Benta-Berri tabernan. Batallén Vasco Espafioleko mertzenario bat tabernan sartu eta sorbaldan tiro egin zion arte.1981eko otsailaren 27a zen, Antonio Tejerok Madrilgo Diputatuen Kongresuan estatu kolpe saiakaera egin eta lau egunera.
Atentatu haren ondorioz Victor elbarri geratu zen, lepotik behera mugitu ezinik. Eta horrela egin zituen hurrengo 11. urteak, hil zen arte. Margari Larunbe emaztea izan denbora luze horretanzuen ondoan.
Langileak ziren Victor eta Margari, motibazio politiko nabarmenik ez zuten pertsonak, baina BVEeko mertzenarioek —edo haien gainetik zeudenek— Victor aukeratu zuten. Victorri, Margariri eta orduan 11 urte besterik ez zituen haien seme Oskarri ohiko zuten bizimodua kolpetik aldatu zitzaien.
Atentatuaren ondoren 11 hilabete eman zituen familia osoak Toledoko paraplejikoentzako ospitalean, eta handik Victorren gurasoen etxera itzuli ziren: Lezoko Guillermo Lazon kalera.
Altamirako etxe berriak eraiki bezain laster, Victor, Margari eta Oskar gurpildun aulkientzako egokitutako etxe batera joan ziren bizitzera. Altamira auzoko bizilagunek gogoratuko duten moduan, han, Tomas Garbizu kaleko plazan ematen zituen orduak, bere aulkian, auzokideekin hizketan. Oso hiztuna eta umore onekoa baitzen Victor, haien gertukoek gogoratzen duten moduan.
Auzokide eta lagun haiek, hain zuzen ere, Victorri laguntzeko talde bat sortu zuten 1991-92 urteen bueltan. Hernaniko Iagunek sortutako beste talde batekin elkarlanean pilota jaialdi bat —euskal pilota oso maite zuen— eta herri bazkari bat ere antolatu zituzten. Kontu korronte bat ere zabaldu zuten dirua biltzeko asmoz. Izan ere, 1991ko abenduaren 6an Victorri ebakuntza bat egin zioten Mexikon. Ebakuntzaren ondorioz hobekuntza nabarmenik lortu ez bazuen ere saiakera egin behar zuela esaten zuen Victorrek. Bi babes taldeak, elkarlanean, Mexikora bidaia eta ebakuntza ordaintzeko dirua biltzen aritu ziren, nekaezin.
Victor, geldirik egotearen ondorioz, gaixotu eta 1995eko martxoan hil zen. Bere emazte Margarik ez zuen bizimodu erraza izan, eta handik hiru urtera minbiziak eraman zuen.
Espainiako Estatuak antolatutako gerra zikinaren ondorioz bizimodu latza sufritutako herrikideak ditugu Victor eta Margari. Horregatik, datozen egunetan hainbat ekimen antolatu ditugu, izan daitezela haiek gogoratu eta merezi duten aitortza egiteko urrats bat gehiago.
EGITARAUA
OTSAILAK 12: ZINEMA SAIOA
BIZITZA BAT IZOZTU ZUEN TIROA. Victor Fernandez Otxoari buruzko dokumentala
SAGARREN DENBORA: Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen - dokumentala
OTSAILAK 21: OMENALDI EKITALDIA