Estatuaren indarkeriaren biktimek kategorizazioa jasaten jarraitzen dugu, oraingoan EAEko erakunde bateko goi-ordezkari baten partetik, Gogora Institutuaren aholkularitzarekin, Egiari Zor Fundazioan ordezkatutako biktimei esan behar duguna zer den "gomendatu" nahi izan digulako, irizpide propiorik izango ez bagenu bezala.
Joan den martxoaren 22an, Egiari Zor Fundaziotik EUDELi helarazi genion fundazioa osatzen dugun Estatuaren indarkeriaren biktimen iritzia jasotzen zuen idatzi bat. Bertan gure ongizate emozionalari zuzenean eragiten dion gai baten inguruan mintzo ginen: gure biktimagileak izan zirenen omenaldi publikoak.
Orduan eskaera erregistratu genuen Eudelen, zuzendaritzan arduratzen gintuen gai horren inguruan eztabaidatu zezaten, gehiengoaren babesa jasotzeko asmoz eta itxaropenez, beste biktima batzuk biltzen dituen fundazio batek eta hainbat memoria-elkartek egin moduan.
Joan den apirilaren 8an EUDELeko lehendakariak Egiari Zorren egoitzara deitu zuen gurearen ordezko testu bat irakurtzeko gonbita eginez. Testu hori gure izenean erregistratzea ere proposatu zigun, babes gehiago jasoko zuelakoan. Azaldu zigunez, testu hori berak idatzi zuen, Gogora Institutuaren aholkularitzarekin.
Eskaintza aztertu ondoren, apirilaren 13an ofizialki jakinarazi genion presidenteari uko egiten geniola egindako proposamenari, honako arrazoi hauengatik:
Aurkeztu genuen testua EUDELen pasa den apirilaren 15eko bileran eztabaidatu behar zen, baina azkenean bilerako gai-zerrendatik kendu zuten, eta, berriz ere, Urtaran lehendakaria beste proposamen batekin etorri zitzaigun: berak, Gogora Institutuaren aholkularitzarekin, idatzitako testuan aldaketaren bat egiteko; edo, bestela, testu berri bat erregistratzeko.
Orduan, gure erantzuna izan zen hasierako testuari bere horretan eutsi nahi geniola, horrek primeran laburbiltzen zuelako jasaten ditugun etengabeko umiliazioen inguruan dugun sentimendua.
Gaur jakin dugunez, azkenean, Eudeleko lehendakariak, Gorka Urtaran jaunak, bere testua aurkeztea erabaki du, gure iritzia jasotzen ez duena, hain zuzen ere; eta abstenitu egin da fundazio honek aurkeztutakoaren aurrean, Batzorde Exekutiboaren bileran dauden gainerako ordezkariek egin duten bezala, EH Bilduko ordezkariak salbuetsita.
Biktimenganako errespetua, diskriminaziorik gabeko tratua, etika politikoa eta giza etika horrelako ekintzetan ere islatzen dira. Estatuaren indarkeriaren biktimek kategorizazioa jasaten jarraitzen dugu, oraingoan EAEko erakunde bateko goi-ordezkari baten partetik, Gogora Institutuaren aholkularitzarekin, Egiari Zor Fundazioan ordezkatutako biktimei esan behar duguna zer den "gomendatu" nahi izan digulako, irizpide propiorik izango ez bagenu bezala.