Memoria Osoa sareak agerraldia egin du Gasteizko Udalean, erakundearen babesa eskatzeko

Martxoak 3, Sanfermines78 Gogoan eta Egiari Zor Fundazioko ordezkariek, sarea osatzen duten 14 erakunde memorialisten izenean, Udaleko gizarte-politiken batzordean parte hartu dute gaur goizean. Bertan, dinamika abian jartzeko printzipioen inguruan mintzatu dira udal ordezkarien aurrean: bizikidetzak planteatzen dituen erronkei diskriminaziorik gabe eta gertatu denaren ikuspegi integralarekin heltzeko beharra.
Gehiago irakurri

“Heriotza hauek ekidin zitezkeen. Giza eskubideak mendekuaren edo zigor erantsiaren gainetik jarri izan balira, errealitatea oso bestelakoa izango zen”

Santurtziko portuko ekitaldian aldarrikatu dugu beharrezkoa dela presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentziak ere, zuzenekoak eta zeharkakoak, aitortzea.
Gehiago irakurri

Memoria Demokratikoaren Estatu idazkariak Francisco Javier Nuñezi eta bere familiari aitortu die Estatuak eragindako mina

Azken hau 1977an hil zen, poliziak jipoitu ostean, eta errizino olioa eta koñaka edatera behartua izan ostean.
Gehiago irakurri

Aste honetan argitaratu den audioak frogatzen du Intxaurrondoko kuartelean Guardia Zibilek Mikel Zabalza heriotzaraino torturatu zutela

Iruñean Mikelen arreba Idoia Zabalzak eta Nafarroako Torturatuen Sareak emandako prentsaurrekoan aldarrikatu dute familiari eta tortura jasan duten milaka pertsonei eragin zaien kaltea aitortzeko ordua dela. Horrez gain, martxoaren 6rako deitu duten mobilizazioan parte hartzeko deia ere egin dute.
Gehiago irakurri

“Herri honetan gertatutako biolentzia eta giza eskubideen urraketa guztiak memoriaren parte izan behar dute, bermatzeko berriro horrelakorik ezingo dela errepikatu”

Victor Fernandez Otxoak Batallón Vasco Españolen atentatua jasan zuen 1981. urtean. Tetraplegiko geratu zen eta 14 urte beranduago hil zen. Bera eta gerra zikinaren biktimak oroitzeko eta aitortza osoa aldarrikatzeko ekitaldia antolatu dugu gaur Lezon, erasoaren 40. urteurrenean. Mikel Pascual Maizak hartu du hitza Egiari Zor Fundazioaren izenean.
Gehiago irakurri

Ekidin zitezkeen. Salbuespenezko espetxe sistemak eragindako heriotzak aintzat hartu eta ofizialki aitortzea ezinbestekoa da

Otsailaren 27an, Santurtziko portuan, ekitaldi bat antolatuko dugu Igor Angulo Iturrate eta Roberto Sainz Olmos presoen heriotza dela eta, Cuencako eta Aranjuezko kartzeletan.
Gehiago irakurri

“Torturaren ukazioa garaitu dugu. Hamarkada luzeetan torturatu gaituztela jakina da. Orain, biktimak aitortzeko eta erantzukizunak nork bere gain hartzeko ordua iritsi da”

Euskal Herriko Torturaren Aurkako Egunean, Zizurkil eta Bilbon antolatutako ekitaldietan aldarrikatu dugu torturaren biktimen aitortza ezinbestekoa dela bizikidetza eraikitzen jarraitzeko.
Gehiago irakurri