Donostiako Antigua auzoan egindako lore eskaintzan, torturapean 1961. urtetik gaur egun arte hildako 14 pertsonak gogoan izan ditugu Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean. Horrez gain, aurkeztu dugu pertsona horien bizitzak memoriaren parte izatea beharrezkoa dela aldarrikatzeko prestatu dugun bideoa.
Gehiago irakurri
Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean, martxoaren 24an, Euskal Herrian torturak ostu dituen 14 biktimek aitortza eta erreparazioa merezi dutela aldarrikatuko dugu, bi ekimenen bidez: bideoa 14 biktimen bizitzen inguruan; eta lore eskaintza, Donostiako Antiguan, 11.00etan.
Gehiago irakurri
Martxoaren 27an, 1984. urtean Pasaiako sarraskian hil zituzten Pedro Mari Isart «Pelitxo», Rafael Dalas «Txapas», Dionisio Aizpuru «Kurro» eta Jose Mari Izura «Pelu» izango ditugu gogoan.
Gehiago irakurri
Martxoak 3, Sanfermines78 Gogoan eta Egiari Zor Fundazioko ordezkariek, sarea osatzen duten 14 erakunde memorialisten izenean, Udaleko gizarte-politiken batzordean parte hartu dute gaur goizean. Bertan, dinamika abian jartzeko printzipioen inguruan mintzatu dira udal ordezkarien aurrean: bizikidetzak planteatzen dituen erronkei diskriminaziorik gabe eta gertatu denaren ikuspegi integralarekin heltzeko beharra.
Gehiago irakurri
Santurtziko portuko ekitaldian aldarrikatu dugu beharrezkoa dela presoek eta haien senideek jasan dituzten biolentziak ere, zuzenekoak eta zeharkakoak, aitortzea.
Gehiago irakurri