Bilbon egin dugun prentsaurreko publikoan salatu dugu herri honetako erakundeek erabat babesik gabe utzi gaituztela, eta berretsi dugu lanean jarraituko dugula Txabi Etxebarrietarena bezalako erailketak, exekuzioak eta eskubide-urraketak ezkutatu dituzten bertsio ofizial guztiak argitzeko.
Gehiago irakurri
Igandean, goizeko 11.30etan, Bilboko Santiago plazatxoan, prentsaurreko publikoa egingo dugu, Estatuaren biktimok jasaten dugun diskriminazioa salatzeko, eta memoriarako eta egia jakiteko dugun eskubidea aldarrikatzeko.
Gehiago irakurri
“Gure memoria kolektiboa modu zatikatuan jorratzea eta bizi izandako sufrimenduaren zati handi bat baztertzea bizikidetzaren kontrako erasoa da”.
Gehiago irakurri
"MEMORIA OSOA BIZIKIDETZAREN ALDE, GIZA ESKUBIDEEN URRAKETEN ARTEKO DISKRIMINAZIORIK EZ" lemapean, Memoria Osoa sarea osatzen dugun Euskal Herriko hainbat elkartek dei egin diogu gaur Gasteizen emandako prentsaurrekoan Euskal Herriko herritarrei biharko deitutako elkarretaratzean parte hartzera, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentro Nazionalaren planteamendu diskriminatzailea salatzeko.
Gehiago irakurri
Estatuak eragindako heriotza asko argitu gabeko galderez josita daude. Txabi Etxebarrietarena da bat. Bere sendiak artxibo militarreko hainbat dokumentu lortu ditu, Benta Haundin orain 53 urte gertatu zena argitzen lagundu dezaketenak. Egia, aitortza eta gertatutako guztiaren memoria aldarrikatzeko, hitzaldia eta ekitaldia antolatu ditugu.
Gehiago irakurri