Karmen Galdeano Egiari Zor-eko kide eta Xabier Galdeanoren alaba,alde batetik, eta Joseba Goikoetxearen alargunak bestaldetik, hilaren 14an Gasteizko Ignacio Aldekoa kultur etxean egin zen mahai-inguruan parte hartu zuten. HALA Komunikazioa BEDI Konponbidea jardunaldien baitan egindako ekitaldian Jesus Mari Mujika (Jose Mari Kortaren Bidetik fundazioa) eta Joxean Agirre (Euskal Memoria fundazioa) ere egon ziren. Jarraian, Berria egunkariak idatzitako kronika
Gehiago irakurri
"Estatuen errepresioa jasan dutenen memoriarekiko errespetua nahi dugu" azpimarratu du Egiari Zor Fundazioaren bozeramaleak. Susana Arregi zenaren anaia ere bada Karmelo Arregi. Susana Arregi eta Jon Lizarralde ETAko kideak hilda azaldu ziren Irunberrin 1990eko ekainean eta German Rubenach zaurituta agertu zen. Hark kontatu zion, bada, Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hil zituela. Jarraian oñatiarrari Debagoienan egin zioten elkarrizketa osoa.
Gehiago irakurri
Mikel Soto iruñearrak parte hartu zuen Egiari Zor Fundazioaren aurkezpen ekitaldian. Idazlea eta editorea ere bada, ez torturatua bakarrik. Larunbatean artikulu zoragarri honekin egin zigun opari Gaur8n-eko orrietatik.
Gehiago irakurri
Egiari Zor Fundazioaren izenan Idoia Muruaga santurtziarrak parte hartu zuen Hamaika Telebistako "Bat eta bat" saioan. Egin zioten elkarrizketa zuen eskura jartzen dugu
Gehiago irakurri