Biktima guztiak aitortzen dituen ekimen bateratua egin da lehen aldiz

Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzorde Bereziak deituta, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Udaleko ordezkari politiko guztiek giza eskubideen urraketen “biktima guztien oroimenezko” ekitaldi bateratua egin zuten abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Bezperan, gatazkaren biktima gutzien memorian Donostiako Kaian egindako ekitaldi xumean udal gobernuko Bilduko kideek eta ehunka herritarrek hartu zuten parte.
Gehiago irakurri

Euskal Memoriak torturaren errealitatea azalarazi du

Euskal Memoria fundazioak torturari eskaini dio aurtengo lan monografikoa. Hainbat garaitako 4.716 tortura testigantza dokumentatu dituzte, torturaren «iraunkortasunaren eta zigorgabetasunaren» erakusgarri.
Gehiago irakurri

Heriotza eta giza eskubideen urraketa pairatu dituzten hainbat persona onartu dituzte: askoz gehiago falta dira

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren presentziarik gabe. Gonbidaturik gabe. Eusko Legebiltzarreko ordezkaririk gabe. Erakundeetako buruen parte hartzerik gabe. Ekitaldi solemneetarako erabili ohi diren apaindutako areto handirik gabe. Halakoa izan da Eusko Jaurlaritzak onartu berri dituen indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimen senideek Patxi Lopezen gobernuaren esku jaso duten onarpen ekitaldia.
Gehiago irakurri

«Egiaren eta askatasunaren bidean» izan zirenei gorazarre

36ko gerratik hona estatuaren indarkeriak eragin dituen biktimak omendu dituzte Azpeitian, ekitaldi hunkigarri batean.
Gehiago irakurri

FRANKISMOAREN KONTRAKO KEREILA ABIAN DAGO

Argentinan Frankismoaren kontrako auzi bat zabaldu duen Maria Servini epailearen etorrera dela-eta, irailerako testigantza gehiago jasotzeko deialdia egin dute manifestu baten bidez. Agiriak Frankismoaren memoria berreskuratzen dihardugun hainbat talde eta eragileen atxikimendua jaso du,besteak beste, Egiari Zor Fundazioarena.
Gehiago irakurri