Elkarren mina aitortu eta denek eskubide berberak dauzkatela esan dute jatorri askotako biktimek, bat eginda. ETAren, GALen, Batallon Vasco-Españolen eta Poliziaren biktimak bildu dira Glencree ekimenean, elkarren egoeraren berri izateko.
Gehiago irakurri
Gaur Lakuako gobernuak onetsi duen estatuen biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua dela eta, bere irakurketa plazaratu nahi du EGIARI ZOR Fundazioak. Ekainean zehar eta Dekretuaren edukinak zehaztasun handiagorekin irakurri ondoren, beste balorapen bat egingo dugu agerraldi publiko batean.
Gehiago irakurri
Badira ia hiru urte Remi Ayestaran, Villabonako alkateordea, Ertzaintzaren oldarraldi baten ondorioz hil zela. Horren harira, salaketa eta omenaldia beste behin ere egiteko asmoa dute Remi Gogoan Ekimeneko kideek. Lerro hauetan gogoeta zein deialdia laburbiltzen dira, estatuen indarkeriaren dimentsioa ikustarazteko beharra inoizko handiena baita.
Gehiago irakurri
Poliziaren biktima batzuk uztailean hasiko dira kalte-ordainak jasotzen. Jaurlaritzak asteartean onartuko du 1960. eta 1978. urteen arteko estatuaren biktimei aitortza eta ordaina emateko dekretua. Justizia eta egia, ordea, dekretuaren eragite esparrutik kanpo geratzen dira. Berria egunkariak jasotako albistea duzue hemen. Dekretuaren edukinak jakitera ematen direnean, gogoeta publikoa egingo du EGIARI ZOR Fundazioak.
Gehiago irakurri
Hala Bedi Irratiak antolatu zuen mahainguruaren kariaz, artikulu interesgarri hau idatzi du Ibargurenek GARA egunkariko iritzia sailean. Osoa irakurtzea merezi duelakoan gaude
Gehiago irakurri