Heriotza eta giza eskubideen urraketa pairatu dituzten hainbat persona onartu dituzte: askoz gehiago falta dira

Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren presentziarik gabe. Gonbidaturik gabe. Eusko Legebiltzarreko ordezkaririk gabe. Erakundeetako buruen parte hartzerik gabe. Ekitaldi solemneetarako erabili ohi diren apaindutako areto handirik gabe. Halakoa izan da Eusko Jaurlaritzak onartu berri dituen indarkeria politikoaren lehen zortzi biktimen senideek Patxi Lopezen gobernuaren esku jaso duten onarpen ekitaldia.
Gehiago irakurri

«Egiaren eta askatasunaren bidean» izan zirenei gorazarre

36ko gerratik hona estatuaren indarkeriak eragin dituen biktimak omendu dituzte Azpeitian, ekitaldi hunkigarri batean.
Gehiago irakurri

FRANKISMOAREN KONTRAKO KEREILA ABIAN DAGO

Argentinan Frankismoaren kontrako auzi bat zabaldu duen Maria Servini epailearen etorrera dela-eta, irailerako testigantza gehiago jasotzeko deialdia egin dute manifestu baten bidez. Agiriak Frankismoaren memoria berreskuratzen dihardugun hainbat talde eta eragileen atxikimendua jaso du,besteak beste, Egiari Zor Fundazioarena.
Gehiago irakurri

Edurne Brouard "Azpimarra" saioan

ETBn Maddalen Iriarte zuzentzen duen elkarrizketa saioan Edurne Brouardek hart du parte. Bertan, Glencree Ekimena azaldu eta bere iritzia plazaratu zuen luze eta argi bilbotarrak. Elkarrizketaren berri izan dezazuen bideoa jartzen dugu zuen esku
Gehiago irakurri

Estatuen ardura nabarmenduz

Atzo Bilbon gure Fundazioak egindako agerraldiaren berri prentsaren bidez jaso duzuen arren, irakurri genuen testu osoa eskuragarri izatea nahi dugu.
Gehiago irakurri