2017ko abenduaren 10ean 69 urte beteko dira Nazio Batuen Erakundeko Asanblada Orokorrak Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala onartu zuenetik. Arrazoi hori dela medio ospatzen da urtero giza eskubideen nazioarteko eguna data horretan.Gaurkoan, Egiari Zor Fundazioaren izenean, lanerako gure engaiamendua berretsi nahi dugu, pertsona guztiak haien eskubideen jabe diren bake egoera baten alde. Modu berean, Estatu Espainolaren konpromiso falta larria ere salatu nahi dugu, praktikara eraman duen biolentziaren biktimon egoera konpontzeko ezer egin gabe jarraitzen duelako eta gainera, salaketa edo aitortza saiakera oro zapuzten duelako.
Gehiago irakurri
Urtero moduan, gaurkoan Errekalde eta Ametzolara gatoz berriro ere, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketen urteurrenean. Orain 33 eta 28 urte, haien militantziagatik, erakutsitako munta politiko bereziagatik eta zuten kalitate humanoagatik erailak izan ziren bi gizon oroitzera gatoz. Biak ala biak nabarmendu ziren zuten karismagatik, altruismoagatik eta Euskal Herriko gatazka politikoari irtenbide justu eta demokratiko bat ematearen aldeko jarreragatik.
Gehiago irakurri
Lore eskaintza eta ekitaldi xume baten bidez, haien memoria bizirik mantentzeko gure konpromisoa berretsiko dugu beste urte batez. Nahi duen oro gurekin bat egitera gonbidatuta dago.
Gehiago irakurri
Datorren ostiralean, azaroak 10, Euskal Autonomia Erkidegoko memoriaren eguna izango da. Egiari Zor Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua den Gogorak deitutako ekitaldian parte hartuko du, euskal gatazkaren testuinguruan Estatuaren biolentziaren ondorioak pairatu behar izan dituzten guzti horien aitortza eta erreparazioaren alde lan egiteko dugun konpromisoari eutsiaz. Hala ere, beharrezkoa deritzogu zenbait zehaztapen egiteari. Gure ikuspuntutik, memoriaren eguna ezin izan daiteke bizitza galdu zuten horiei urtean behin gorazarre egiteko data bat soilik. Perspektiba zabalagoa eta inklusiboagoa aldarrikatu beharrean gaude. Gure xumetasunetik diogu, memoriak gure herriak bizi izandako gatazka politikoaren baitan gertatutako oro ezagutzeari erreferentzia egin beharko liokeela, hori, herritargo zabalaren konpromisoa oinarri, bizitako tragedia errepikatuko ez dela bermatzeko blindaje bilakatu dadin. Hori dela eta diogu azaroaren 10a edukiz janzten jarraitzea beharrezkoa dela.
Gehiago irakurri
Datorren ostiralean, azaroak 10, Euskal Autonomia Erkidegoko memoriaren eguna izango da. Egiari Zor Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua den Gogorak deitutako ekitaldian parte hartuko du, euskal gatazkaren testuinguruan Estatuaren biolentziaren ondorioak pairatu behar izan dituzten guzti horien aitortza eta erreparazioaren alde lan egiteko dugun konpromisoari eutsiaz.Hala ere, beharrezkoa deritzogu zenbait zehaztapen egiteari. Gure ikuspuntutik, memoriaren eguna ezin izan daiteke bizitza galdu zuten horiei urtean behin gorazarre egiteko data bat soilik. Perspektiba zabalagoa eta inklusiboagoa aldarrikatu beharrean gaude. Gure xumetasunetik diogu, memoriak gure herriak bizi izandako gatazka politikoaren baitan gertatutako oro ezagutzeari erreferentzia egin beharko liokeela, hori, herritargo zabalaren konpromisoa oinarri, bizitako tragedia errepikatuko ez dela bermatzeko blindaje bilakatu dadin. Hori dela eta diogu azaroaren 10a edukiz janzten jarraitzea beharrezkoa dela.
Gehiago irakurri