Egiari Zor Fundazioko bozeramaile den Ane Muguruzak parte hartu zuen Bartzelonan bertako Udalak, FundiPau erakundeak eta Foro Sozial Iraunkorrak elkarlanean pasa den ekainaren 13an antolatutako Construint la pau. Reptes i oportunitats per al País Basc després del fi d’ETA jardunaldietan, Rosa Lluch (Ernest Lluchen alaba) eta José Vargas Rincónekin batera (Asociación Catalana de Víctimas).
Gehiago irakurri
Zientifikoki frogatuta dago tortura praktika sistematikoa izan dela Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren komisaldegietan. Estadistiken atzean ezkutuan dauden egia horiek guztiak aitortzeko garaia da.
Gehiago irakurri
Martxoaren 24a, biktimen duintasunari eta giza eskubideen urraketa larriei lotutako Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Zita benetan garrantzitsua, beraz, euskal gizarte osoarentzat, nola ez, baina, bereziki, Estatuaren biolentzia pairatutako biktimentzat. Finean, egia baita oinarri biktima guztien justiziarako eskubidea gauzatzeko eta erreparazio integralerako
Gehiago irakurri
Otsailaren 13an, 1981. urteko Joxe Arregiren heriotza gogoan harturik, salatzen da Estatu espainiarrak tortura euskal jendartearen kontra tortura baliatu duela bere estrategia errepresiboaren baitan. 37 urte pasa dira jada zauri larrien eraginez hil baino lehenago esandako “oso latza izan da” hartatik. Hori dela eta, urtero, infernu hori gainditu ez zutenak ditugu gogoan. Baita tragedia hori bizi behar izan duten milaka emakume eta gizonak ere.
Gehiago irakurri
Pasa den abenduaren 18an argitaratu zen EAEn 1960 eta 2014 urteen arteko torturaren gaineko ikerketaren txostenaren azken bertsioa, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritza Nagusiaren eskariz IVAC-KREIk (Kriminologia Institutua) eta EHUk landu dutena. Lan horren zuzendaritza taldea Francisco Etxeberriak, Carlos Martín Beristainek eta Laura Pegok osatu dute.
Gehiago irakurri