Ekimen honen helburua da eragile ezberdinen arteko sare bat osatzea, salatzeko trantsizio garaian erregimen frankista kosta ala kosta erreformatzeko baliatu zen errepresio bortitza, honen arduradun nagusietariko bat ardatz hartuta (Rodolfo Martin Villa); eta, horrez gain, exigitzea krimen horiengatik erantzunkizunak norbere gain hartzea oraindik ere beharrezkoa dela.
Gehiago irakurri
Egun on eta mila esker gaurkoan, urtero lez gurekin egun berezi hau konpartitzera hurbildu zareten guztioi. Gaurkoan, Santi eta Josu oroitzeaz gain, Estatuaren indarkeria bidegabea sufritu duten horiei ere eskaini nahi diet gaurko eguna. Hainbestetan ixilduak, gutxietsiak eta justifikatuak izan diren gure minei ere errespetu eta aitortza osoa zor zaielako. Jaso ezazue besarkadarik sentituena eta zin dagizuet jarraituko dugula gure senideen memoria lehen lerrora ekartzen, merezi dutelako!
Gehiago irakurri
Bertan aditzera eman dugu ezin dugula babestu Estatuaren biktimon errealitatea alde batera uzten duen unitate didaktiko bat, eta ez garela edukietan ordezkatuta sentitzen, Estatuak praktikara eramandako biolentziaren inzidentzia errealaz argi hitz egitea saihesten duelako. Hori dela eta, Jaurlaritzari eskatu diogu dokumentua berehala erretiratzeko eta unitate didaktiko berri baten erredakzioari ekiteko, horrela bermatzeko ezagutzera ematea zein izan diren euskal gatazkaren baitan existitu diren biolentzia guztiak.
Gehiago irakurri
Nazioarteko zuzenbidean oinarrituta, giza eskubideen urraketa berberak jasan dituzten biktimen artean ezin da inolako diskriminaziorik edo bereziketarik egin. Tamalez, ordea, Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen errealitatea, legez dagokien horretatik oso urrun dago.
Gehiago irakurri
Euskal Herriko Kriminologia Institutuak, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak EAEko torturaren gaineko txostena landu eta aurkeztu zuten orain hilabete gutxi. Beldurgarria da bertatik ondorioztatzen den erradiografia: zientifikoki frogatzen da 3.415 pertsona 4.113 aldiz gutxienez torturatuak izan zirela. Krimen inpune eta sistematiko baten testigantza argia da hori, estretegia kalkulatu baten adierazlea, norbanakoak jo mugan jarriz kolektibo oso baten aurka egiteko.
Gehiago irakurri