Elkarrekin eskaini dugun prentsaurrekoan iragarri dugu ekimen honen helburua dela Nafarroako torturen zentsu ahalik eta zabalena eta zorrotzena egitea, pertsona horien guztien aitortzaren eta erreparazioaren alde lan egiteko.
Gehiago irakurri
60 urte beteko dira Vicente Lertxundi Mayoz donostiarra Martuteneko kartzelan preso zegoen bitartean jasotako tortura bortitzen ondorioz hil zenetik. Egia argitara ateratzeko garaia dela jendarteratzeko, eta Estatuak Euskal Herrian eragin dituen biktimak ofizialki aitortzeko garaia dela aldarrikatzeko, Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egingo du Txomin-Enean, abenduaren 26an, 11.00etan.
Gehiago irakurri
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren hilketen urteurrenean Ametzolan eta Errekalden egin ditugun lore eskaintzetan gogoan izan ditugu Estatuak Euskal Herriaren aurka erabili duen indarkeriaren ondorioz hildako ehunka pertsonak.
Gehiago irakurri
Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketen urteurrenean, azaroaren 20an, urtero moduan, Ametzolan eta Errekalden izango gara, Estatuaren biolentziak gatazkaren testuinguruan hil dituen ehundaka herritarrak gogoan izateko.
Gehiago irakurri
Gaurko prentsaurrekoan salatu dugu Estatuaren biktimek azken 10 egun hauetan jasan ditugun irainek eta umiliazioek eragin diguten ezinegona.
Gehiago irakurri