GALen biktimen senitartekoek demanda aurkeztu zuten Espainiako Gobernuaren kontra, honek beren senitartekoak ETAko kide izatea argudiatuta kalteordainen ordainketa parekatzea ukatu zuelako. Egiari Zor Fundaziotik uste dugu interpretazio hori eskandalua dela. Edozein pertsona izan behar da errugabe epai irmo batek bere zigorra zehaztu artean.
Gehiago irakurri
Eneko Etxeberriak, “Naparraren” anaiak, gure fundazioaren izenean aldarrikatu du egia argitara ateratzeko, ezer baino lehen, desmuntatu egin behar direla urte luzeetan eskubide urraketak ukatzeko eraikitako gezurrak.
Gehiago irakurri
Donostiako Antigua auzoan egindako lore eskaintzan, torturapean 1961. urtetik gaur egun arte hildako 14 pertsonak gogoan izan ditugu Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean. Horrez gain, aurkeztu dugu pertsona horien bizitzak memoriaren parte izatea beharrezkoa dela aldarrikatzeko prestatu dugun bideoa.
Gehiago irakurri
Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Egunean, martxoaren 24an, Euskal Herrian torturak ostu dituen 14 biktimek aitortza eta erreparazioa merezi dutela aldarrikatuko dugu, bi ekimenen bidez: bideoa 14 biktimen bizitzen inguruan; eta lore eskaintza, Donostiako Antiguan, 11.00etan.
Gehiago irakurri
Martxoaren 27an, 1984. urtean Pasaiako sarraskian hil zituzten Pedro Mari Isart «Pelitxo», Rafael Dalas «Txapas», Dionisio Aizpuru «Kurro» eta Jose Mari Izura «Pelu» izango ditugu gogoan.
Gehiago irakurri