Datorren azaroaren 20an, Santi Brouard eta Josu Muguruzaren erailketen urteurrenean, urtero moduan, Ametzolan eta Errekalden izango gara, Estatuaren biolentziak gatazkaren testuinguruan hil dituen ehundaka herritarrak gogoan izateko.
Gehiago irakurri
Gaur Memoriaren Eguna ospatzen da Euskal Autonomia Erkidegoan.
Memoria iraganari dagokion kontua da, gertatu zenari. Baina gaur Egiari Zor Fundaziotik orainari ere erreparatu nahi diogu. Izan ere, oraindik, bere horretan dirau gurean bizitzak arriskuan jartzen dituen espetxe errealitateak, urruntzeen bidez sufrimendua eragiten jarraitzen duena. Hasteko, salbuespenezko neurri horri amaiera emateko ordua dela aldarrikatu nahi dugu.
Gehiago irakurri
Horretarako, mozioa aurkeztuko dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Udaletan. Dagoeneko aho-batez onartu dute Elgoibarko Udalean, EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin-Podemosen babesarekin. ELA, LAB, CCOO, UGT, Steilas, ESK, EHNE, CNT, HIRU eta Etxalde sindiikatuek ere oharra kaleratu dute, ekimenari babesa emanez eta beren afiliatuei dei eginez eskaerak aurkeztera.
Gehiago irakurri
Urnietan aldarrikatu dugu komisaldegietan gertatu diren heriotzak ikertu behar direla; poliziak eragindako eskubide urraketak ezkutatzeko bertsio ofizialak desmuntatu behar direla; eta torturak Euskal Herrian izan duen dimentsioa argitzeko azterketa gehiago beharrezkoak direla.
Gehiago irakurri
Ixone Fernandezek Egiari Zorrek Donostian antolatu duen lore eskaintzan parte hartu du, Zinemaldian "Non dago Mikel?" Filma estreinatu den egunean
Gehiago irakurri