Nazioarteko zuzenbidean oinarrituta, giza eskubideen urraketa berberak jasan dituzten biktimen artean ezin da inolako diskriminaziorik edo bereziketarik egin. Tamalez, ordea, Estatuaren biolentzia jasan duten biktimen errealitatea, legez dagokien horretatik oso urrun dago.
Gehiago irakurri
Euskal Herriko Kriminologia Institutuak, EHUk eta Eusko Jaurlaritzak EAEko torturaren gaineko txostena landu eta aurkeztu zuten orain hilabete gutxi. Beldurgarria da bertatik ondorioztatzen den erradiografia: zientifikoki frogatzen da 3.415 pertsona 4.113 aldiz gutxienez torturatuak izan zirela. Krimen inpune eta sistematiko baten testigantza argia da hori, estretegia kalkulatu baten adierazlea, norbanakoak jo mugan jarriz kolektibo oso baten aurka egiteko.
Gehiago irakurri
Egiari Zor Fundazioko bozeramaile den Ane Muguruzak parte hartu zuen Bartzelonan bertako Udalak, FundiPau erakundeak eta Foro Sozial Iraunkorrak elkarlanean pasa den ekainaren 13an antolatutako Construint la pau. Reptes i oportunitats per al País Basc després del fi d’ETA jardunaldietan, Rosa Lluch (Ernest Lluchen alaba) eta José Vargas Rincónekin batera (Asociación Catalana de Víctimas).
Gehiago irakurri
Zientifikoki frogatuta dago tortura praktika sistematikoa izan dela Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Ertzaintzaren komisaldegietan. Estadistiken atzean ezkutuan dauden egia horiek guztiak aitortzeko garaia da.
Gehiago irakurri
Martxoaren 24a, biktimen duintasunari eta giza eskubideen urraketa larriei lotutako Egia Jakiteko Eskubidearen Nazioarteko Eguna da. Zita benetan garrantzitsua, beraz, euskal gizarte osoarentzat, nola ez, baina, bereziki, Estatuaren biolentzia pairatutako biktimentzat. Finean, egia baita oinarri biktima guztien justiziarako eskubidea gauzatzeko eta erreparazio integralerako
Gehiago irakurri